Featured image

LangChain.js: agenteak eta RAGak web-garatzaileentzat

Adimen artifiziala nonahi ageri den garaiotan, LLMak aplikazio errealetan integratzeko beharra sortu da. Ildo horretan, LangChain.js finkatu da erreferentziazko framework gisa, soluzio horiek aplikazio errealetan txertatu ahal izateko.

Bi eguneko ikastaro honen xedea da LangChain.js erakustea js/ts garatzaileei, eta haren oinarriak ez ezik agenteak eta RAGak (Retrieval Augmented Generation) darabiltzaten inplementazio aurreratuak ere lantzea.

Eraiki nahi dituzu aplikazio adimendunak, LLMek APIetara egindako dei soiletatik harago doazenak? Ikastaro trinko honek LangChain.js menderatzen irakatsiko dizu; izan ere, LangChain.js da adimen artifizialeko aplikazioak JavaScript/TypeScript baliatuz garatzeko framework nagusia.

Bi egunotan, RAG sistemak inplementatuko ditugu, LLMek zeure datuak eskuratu ditzaten eta API komertzialekin (Gemini, Anthropic, openAI) zein eredu lokalekin (Ollama) lan egin ahal izan dezaten, pribatutasuna eta kostuen kontrola mantentzeko.

Ikastaroa % 100 praktikoa da: ariketa errealak egingo dira kontzeptu bakoitzaren inguruan, zure proiektuetan berehala aplikatu ahal izateko. Mundu errealeko erabilera-kasuekin lan egingo duzu: email pertsonalizatuak, erremintak eskuragarri jartzen dituzten txatbotak eta dokumentazio teknikoari buruzko Q&A sistemak sortuko dituzu. Amaitzean, kontzeptu teorikoak ulertuko dituzu, eta, horretaz gainera, aplikazio osoak sortuko dituzu. Zeure begiz ikusiko duzu LLMak zure datuekin eta negozio-logikarekin konbinatzearen potentziala.

Zure enpresan prozesuak automatizatu nahi badituzu, adimen artifizialarekin produktu berritzaileak sortu nahian bazabiltza edo, besterik gabe, software-garapenaren etorkizuna definitzen ari den teknologia menderatu nahi baduzu, ikastaro honek emango dizkizu web-teknologia tradizionala erabiliz adimen artifizialaren ekosisteman nabarmentzeko behar dituzun trebetasun praktikoak.

Norentzat

Garatzaileak (frontend/backend), aurretik JavaScript/TypeScript aplikazioekin esperientzia dutenak eta adimen artifiziala integratu nahi dutenak beren aplikazioetan.

Baldintzak

  • Behar den jakintza teknikoa: Javascript/typescript oinarrizko erabilera (promesak, callbackak...)
  • Ez da behar: Aurrez esperientzia izatea LLM, AA edo Pythonekin edo matematika aurreratua jakitea.
  • Gomendagarria da (baina ez eskakizuna) ikasleak API batera harpidetuta egotea (Gemini, openAI edo Anthropic).

Programa

Oinarriak eta agenteak

1. modulua: Sarrera eta konfigurazioa
2. modulua: Kontzeptu agenteak 
3. modulua: Agenteak LLM komertzialekin (txatbotak, tresnak, guardrailak)
4. modulua: Agenteak Ollamarekin

RAGak eta aplikazio aurreratuak

5. modulua: RAGen oinarriak
6. modulua: Stores bektorea 
7. modulua: RAG osorik

Hizlaria

Javier Infante, hogei urte baino gehiago daramatza web-garapenaren sektorean. 2003an Irontec enpresa sortu zuen: hasieran zuzendari teknologikoa izan zen, eta gaur egun Garapen Departamentuaren buru da. Bi hamarkada hauetan, proiektu askotan jardun du, beti nabigatzaileen eta JavaScript teknologien inguruan.
Ikuspegi pragmatikoa izan du beti: soluzio funtzional eta eraginkorrak bilatzea, betiere Linux baliaturik lan-ingurune nagusi gisa. Bere ibilbidean, esparru ezberdinetako eta iturri irekiko tresna ugarirekin lan egin du, eta beti egokitu da proiektu bakoitzaren behar espezifikoetara.
Azken bi urteetan, web-garapenaren eta adimen artifizialaren aplikazioen arteko mugan espezializatu da, eta aztertu du nola integratu daitezkeen LLMak eta LangChain.js bezalako tresnak web-soluzio praktikoetan. Web-garapeneko esperientzia eta adimen artifizialaren ezagutza konbinatzeari esker, bi munduotako onena aprobetxatzen duten aplikazio modernoak sortzen ditu, hala nola txatbot aurreratuak eta ordenagailu bidezko ikuspen-sistemak.