Lanbide digital berriak: nola prestatu behar dugu aukerak baliatzeko?
Lan-mundua goitik behera eraldatzen ari da, eta haren etorkizuna markatuko duten lanbide digital berriak sortzen ari dira, adimen artifiziala, automatizazioa, bioinformatika eta beste teknologia batzuk indarrez sartu baitira.
Jardunaldi honetan, joera garrantzitsuenak, gorabidean dauden profilak eta sektore batzuetan sortzen ari diren aukerak aztertuko ditugu. AAko etika eta pribatutasuneko espezialistak, robotekiko interakzioen diseinatzaileak eta automatizazioko eta bioinformatikako adituak elkartu, eta aztertuko dugu nola aldatzen ari diren diziplina batzuk egoera profesional
Ikusiko dugu, halaber, nola prestatu behar dugun aldaketa horietarako, zer gaitasun eskatuko diren gehien eta nola diseina dezakegun prestakuntza-plan eraginkor bat merkatuko aukerei probetxu handiena ateratzeko (gaitasun bigunak ere kontuan hartuta).
Norentzat
Bere burua berrasmatu nahi duen profesionala, joerei aurrea hartu nahi dien ikaslea edo talentua identifikatu nahi duen enpresa bat bazara, hitzaldi honek enplegu digitalaren etorkizun hurbilaren ikuspegia emango dizu eta hartan nola posizionatu azalduko.