Featured image

Lan-arloan kontrolerako teknologiak erabiltzea eta datuen babesa

Laneko jarduera kontrolatzeko teknologia-sistemak gero eta ospetsuagoak dira (bideozaintza-kamerak, geolokalizazio-sistemak, sistema biometrikoak, telelanerako programa espezifikoak, ekoizpen-kontrola, orduak erregistratzeko sistemak…), baina sistema horiek bat etorri behar dute langileen eskubide berriekin (datuen babeserako araudian jasotakoak), batez ere ingurune digitalari eta enplegatzaileak langilearen eskura jarritako gailu digitalen erabilerari dagokienez. 

Jardunaldi honetan modu erraz eta praktikoan aztertuko ditugu laneko jarduera kontrolatzeko sistema teknologikoen arriskuak, arazoak eta erronkak, datu pertsonalen tratamenduaren ikuspuntutik.

 

Programa

  • Testuingurua: Laneko jarduera kontrolatzeko sistemak erabiltzeko lege-ingurunea 
  • Langileak erabiltzen dituen gailu digital korporatiboen kontrola eta mugak.
  • Bideozaintza-sistemak eta lana kontrolatzeko sistemak.
  • Kontrol biometrikoko sistemak (hatz-marka, aurpegi-ezagutza…) eta geolokalizazioa.
  • Erabaki automatizatuak.
  • Telelana eta deskonexio digitalerako eskubidea.
  • Honako galdera hauei erantzungo diegu:
    • Langileek erabiltzen dituzten gailu digital korporatiboen eta/edo kotxeen geolokalizazio-datuak tratatu daitezke?
    • Zer hartu behar dugu kontutan sartzeko edo ordutegia erregistratzeko sistema biometrikoak instalatzeko orduan?
    • Lana kontrolatzeko bideokamerak instalatu daitezke?
    • Langileak hautatzeko erabaki automatizatuak har daitezke?

Hurrengo edizioetara itzuli »»

Hurrengo edizioetara itzuli »»