Kostu txikiko gailuekin prozesuak automatizatzea "Home Assistant" plataformaren bidez
Ikastaroaren helburua da “Home Assistant” (HA) kode irekiko plataformak ematen dizkigun aukerak ezagutaraztea. HA kode irekiko plataformari esker, industriako produkzio-prozesuak kostu txikiko gailuak erabiliz automatiza daitezke erraz, era bisual eta intuitiboan.
Industrian prozesuak automatizatzeko erabil daitezkeen hardware eta software libreko teknologiak ezagutarazi nahi ditugu. “Home Assistant” kode irekiko plataformaren bidez, kostu txikiko gailuak erabiliz sor ditzakegu automatismoak. Askotariko marka eta teknologietako kostu txikiko gailuak (adibidez, Zigbee, wifi eta Bluetooth) erabiliz, prozesuak eta egitekoak automatiza daitezke interfaze grafiko pertsonalizagarri baten bitartez eta norberaren sarea baliatuz, eta plataformak horretarako ematen dituen aukerak ezagutzea da helburua.
Learning by doing (eginez ikasi) metodologiaren bidez, eta parte hartuz, ikastaroa egiten dutenek praktikaren eta beste ikasleekiko interakzioaren bidez ikusiko dute norberak zer potentzial duen teknologia berriak eskuratzeko eta erabiltzeko eta, hala, baliabide teknologiko merkeak erabiliz autonomia areagotzeko.
Egitaraua
- Kode irekiko automatismoak — sarrera
- Home Assistant (HA) plataformaren instalazioa eta konfigurazioa
- HAn ESP Home instalatzea eta konfiguratzea, eta sistemaren erabilera praktiko batzuk
- HAn Zigbee instalatzea eta konfiguratzea, eta erabilera praktiko batzuk
- Industrian zaintzarako, segurtasunerako, prozesuak automatizatzeko eta abar balia daitezkeen gailuen (sentsoreak, motorrak, sakagailuak, etab.) erabilera.
Norentzat
Gerenteak, ekoizpen- eta mantentze-arduradunak, ekoizpeneko teknikariak eta industriako ekoizpen-prozesuen automatizazioan interesa duten guztiak.
Hizlaria
Alberto Martínez, Arte Ederretan lizentziaduna (Euskal Herriko Unibertsitatea). Webguneen diseinuan eta fabrikazio digitalean egin du ibilbide profesionala. Bigarren Hezkuntzako irakasle aritu da, Bilbon maker mugimendua sustatu zuen, fabrikazio aditiboaren eta DIY filosofiaren erronkei buruzko lantegiak martxan jarri zituen, eta 3Dko inprimatzearen saileko arduraduna izan da Lantegi Batuak fundazioan. Halaber, protesi-inprimatzearen “Enabling The Future” sustatu du Espainian. Gaur egun, 3DLAN elkartearen bazkide sortzailea eta lehendakaria da.