Konputazio kuantikoaren gaineko jardunaldia: Zer da? Zer egiten ari da? eta Zer egin ahal izango da?
Konputazio kuantikoa Qubitean oinarritutako konputazio paradigma bat da. Qubita, berriz, bi mailako sistema kuantiko bat da, eta bita litzatele bere analogo klasikoa. Qubitek propietate kuantikoak dituzte, hala nola gainezarpena eta korapilatzea, eta propietate horiek ordenagailu klasikoentzat oso zailak diren lanak modu efizienteagoan egitea ahalbidetzen dute.
Jardunaldiaren lehen zatian mekanika kuantikoa oinarritu zuten esperimentu eta teorien errepaso historiko txiki bat egingo da. Garatutako kontzeptuetatik abiatuta, konputazio kuantikoaren motak, horien abantailak, desabantailak eta hari lotutako hardwarea azalduko dira. Bigarren zatian, egungo konputazio kuantikoaren arrakastak eta mugak aurkeztuko dira, eta enpresak, unibertsitateak eta zentro teknologikoak zertan ari diren lanean ere azalduko da.
Programa
- Mekanika kuantikoaren sarrera
- Konputazio kuantikoaren hainbat mota
- Orain arte egindakoa
- Etorkizuneko aplikazioak
Norentzat
Konputazio kuantikoak eragina izan lezakeen sektoreetako profesionalak (finantzak, garraioa, energia, farmazia, fabrikazioa), mekanika kuantikoari buruzko prestakuntzarik ez dutenak eta konputazio kuantikoaren oinarriak eta potentziala eta egungo eta etorkizuneko aplikazioak ulertu nahi dituztenak.