Featured image

Komunikazio teknikorako bideoak sortzea (Online)

Jardunaldi honen bidez ezagutarazi nahi da bideo teknikoen ekoizpenaren egungo egoera zein den, hasieratik nola sortzen diren eta enpresa gisa nola atera dakiokeen etekina horrelako eduki digitalari.

Bideo teknikoak sortzen hasteko kontuan hartu behar diren kontzeptu guztien aurkezpen dinamiko bat egingo da jardunaldian.

Jardunaldi hau ZOOM bideokonferentzia-plataformaren bidez emango da online.
Edukiera mugatua.

 

Norentzat

Ikus-entzunezko korporatiboak sortzen hasteko interesa duten langileak. Mota horretako ikus-entzunezko edukien kanpo-hornitzaileak kudeatzeaz arduratzen diren pertsonak.

 

Egitaraua

  • Sare sozialetako bideo teknikoen gaur egungo egoeraren errepaso laburra.
  • Sektoreka gehien erabiltzen diren bideo tekniko motak.
  • Nola sortzen diren bideo teknikoak. Ideiatik gauzatzera.
  • Aholkuak eta kontuan hartu beharreko gauzak.

 

Hizlaria

Sergio Arango. Ikusizko arteetako lizentziaduna da, eta ikusizko eta multimedia-arteetako masterra egina du Valentziako Unibertsitate Politeknikoan. 12 urtetik gorako esperientzia du ikus-entzunezko eduki korporatiboak eta prestakuntzakoak eta irakaskuntzakoak sortzen. Ekoizpen multimediako tekniketako eta Adobe Certified Professional-eko trebatzailea.

Aurreko edizioak »»