Featured image

Komunikazio teknikoa: zure argitalpen teknikoen bidez arrakastaz nola zerbitizatu (Online)

Erabiltzaile-eskuliburuak, onlineko laguntza (“F1” tekla), eragiketa- eta mantentze-jarraibideak, ordezko piezen katalogoak, diagnosi-gidak, prestakuntza-materiala eta abar. Erakunde liderrek beren eduki teknikoekin lan egiten dute, zerbitzu-eskaintza hobetuz beren produktuari balioa emateko. Zoritxarrez, oraindik ere enpresa askok zigor gisa ikusten dute komunikazio teknikoa, nahi gabeko kostuekin sufritzen dute harengatik eta/edo loteria-jokoan aritzen dira legezkoa ez den dokumentazioarekin.

Jardunaldi honen helburua da produktu-arduradunak eta eduki teknikoen arduradunak sentsibilizatzea, ohart daitezen zer hobekuntza-potentzial dauden argitalpen teknikoen ekoizpenean eta banaketan.

Kasu praktikoen eta lan-metodologien aurkezpenaren bidez, gure inguruan arretarik jartzen ez zaion lan bat profesionalizatzeko gakoak ikusi ahal izango dituzte bertaratzen direnek, eta beren erakundean aldaketa bati ekiteko erreferentziak jasoko.

Jardunaldi hau ZOOM bideokonferentzia-plataformaren bidez emango da online.
Edukiera mugatua.

 

Nori zuzendua:

Produktu-arduradunak eta eduki teknikoen arduradunak.

 

Egitaraua:

  • Zer da komunikazio teknikoa? Diziplina ezezaguna da hemen, baina garatua dago beste merkatu batzuetan.
  • Komunikazio teknikoko eta 1.0tik 4.0ra bitarteko entregatzekoak: iragana, oraina eta geroa.
  • Merezi al du aldatzea? Bai, bereziki dagoeneko min ematen badizu.
  • Komunikazio tekniko erabilgarri eta segururako gakoak: ulergarritasuna, irakurgarritasuna eta “up to date” legezko adostasuna.
  • Komunikazio teknikoko tresnak: MS Office-tik haragoko errepasoa.
  • Solasaldia: galderak eta erantzunak.

 

Aurreko edizioak »»