Featured image

Komertzioa: Bezero arreta hobea eta marketing errazagoa

Ezagutu nola lagundu diezazukeen Adimen Artifizial Sortzaileak (AAS) bezeroen arreta sinplifikatzen eta zure marketina azkarrago eta eraginkorrago egiten, teknologian aditua izan beharrik gabe.

Bi orduko tailer honetan, AAS tresnak erabiltzen irakatsiko dizugu, zure bezeroei arreta emateko modua hobetzeko eta marketin-lanak bizkortzeko, hala nola kanpainak, kartelak eta sare sozialetarako argitalpenak sortzea. Dena modu errazean, praktikoan eta edonoren eskueran, teknologiari buruzko esperientzia-maila edozein dela ere.

"Tolosaldeko TIC Astea-ren" hamairugarren edizioaren baitan antolatutako ikastaroa, LEHIBERRIk -Tolosaldeko Lehiakortasun eta Berrikuntzarako Foroa- eta ENPRESA DIGITALAk antolatuta. Ekimen honen helburua da, TIK-IKT erreminten erabilpena sustatzea Tolosaldeko enpresa sarean; banakako enpresari, enpresa txiki eta ertainez osatua dagoen sarean.

 

Nori zuzendua

Hiritarrak, ikasleak, langileak, langabeak, profesionalak, direktiboak eta enpresariak.

 

Informazio gehiago jaso nahi baduzu edota izena emateko, web orri hau bera erabili, edota lehiberri@tolosaldea.eus / telefonoa 943 654 501.