Featured image

Kamera, Adimen Artifiziala (AA), ekin!

Bideoaren mundua iraultzen ari diren adimen artifizialeko tresnak ezagutuko dituzu. Bideoak modu azkar eta sortzailean nola sortu eta aldatu aztertuko dugu, AAren azken teknologiak erabiliz prozesuak automatizatzeko, kalitatea hobetzeko eta sormen-aukerak zabaltzeko. Ikusizko efektuetatik hasi eta edizio aurreraturaino, AAk ikus-entzunezko produkzioaren etapa bakoitza nola sinplifikatzen eta azkartzen duen ikusiko duzu.

Gainera, AA plataformek eduki pertsonalizatua sortzen, postprodukzioa hobetzen eta sormen-lanaren fluxua optimizatzen nola lagun diezazuketen ikasiko duzu, eta, horrela, denbora gehiago eskainiko diozu alderdi artistikoari eta gutxiago teknikoari. Denbora aurreztea edo ekoizpenen kalitatea hobetzea bilatzen duen norbait bazara, hau da zure lekua.

Helburuak

  • Bideoak sortzeko eta editatzeko erabiltzen diren AA tresna nagusiak ezagutzea.
  • Edizio- eta postprodukzio-prozesuak automatizatzen ikastea AArekin.
  • Ikus-entzunezko edukiak sortzen esperimentatzea, AA erabiliz
  • AAk ikus-entzunezkoen industrian gaur egun dituen joerak eta aplikazioak ulertzea.

Egitaraua

  • Ikus-entzunezko AA motak
  • Bideo-sorkuntza
  • Bideo-editatzea

Norentzat

  • Eduki-sortzaileak
  • Bideo-editoreak
  • Ikus-entzunezko ekoizleak
  • Influencer eta youtuberrak
  • Zinema edo ikus-entzunezko komunikazioko ikasleak
  • Marketin digitaleko profesionalak

Aurreko edizioak »»