Featured image

Jardunaldia: nola aurkitu talentu teknologikoa Interneten?

Ekosistema digitalak ez ditu marketin eta komunikazio taldeen arauak bakarrik aldatu, baita giza baliabideen kudeaketa eredu tradizionalena ere.

"Nola aurkitu Talentu Teknologikoa Interneten?" Jardunaldiarekin, sare sozialek (oro har, Internetek) erakundeetarako eta Giza Baliabideen sailetarako talentua hautatzeko eta erakartzeko duten ahalmena ezagutuko duzu.

Ikastaro honen helburu nagusia da ezagutza digitalak dituzten Giza Baliabideetako profesionalen trebetasunak zabaltzea. Oso aukera interesgarria da era guztietako erakundeentzat, baina, bereziki, enpresa txiki eta ertainentzat, batez ere eraginkortasunari dagokionez, hautagairik onenak bilatzen direnean.
 

Jardunaldiari esker, zure antolakuntzarako profesionalak aurkitzeko ibilbide orria ikasiko duzu.

Mintegiaren helburuak

Ikastaro honetan, honako hauek ikasiko dituzu:

  • Errekrutatzearen onurak ezagutzea, sare sozialen bidez
  • Erakundeetan aplikatzeko elementu nagusiak identifikatzea.
  • Hautagairik onenak aurkitzeko Internet erabiltzen ikastea.
  • Interneten teknikari kualifikatuak aurkitzeko ohiko arazoak lehen eskutik identifikatzea
  • Zure erakunde barruan 2.0 errekrutatzeko bide orria arrakastaz kudeatzea giza baliabideen prozesuei jarraiki.

Programa

  • "Errekrutatzea Sare Sozialen bitartez" – Pablo Jimenez (Otromarketing)
  • "Egungo gerra talentuagatik" "Bilatzeko eta erakartzeko praktikak" - Paloma Perez Perdomo (Talentix)
  • "Shacking Hub – AA Talentu komunitateak" - Iñigo Larrea (MONDRAGON Korporazioa)

Aurreko edizioak »»