Featured image

Jardunaldia: Europa AAren erregulazioaren bidegurutzean (online)

Aurrerapauso handi bat edo berrikuntzarako oztopo bat?

Joan den urtearen amaieran ChatGPT agertu izanak aldatu egin du herritarrek adimen artifizialari buruz duten pertzepzioa, teknologia utopiko gisa ikustetik harekin modu orokorrean elkarreragitera igaro dira eta. Era berean, enpresek eta erakundeek adimen artifizialaren potentziala aurkitu dute, bai produktibitaterako, bai garatu beharreko zerbitzu edo produktu berrietarako. 
 

Europar Batasunak aurrerapausoa eman du teknologia horrek proposatzen dituen erronkei heltzeko orduan, eta hura arautuko duen araudi bat garatu duen lehen eskualdea izan da. Jardunaldian, Europar Batasunak proposatzen dituen erronketara eta araudira hurbilketa bat egingo dugu. Zer arautzen du benetan araudiak? EBren arabera, zein dira arrisku gehien duten Adimen Artifizialek? Noiz aplikatuko da araudia? Eta erabiltzaileok zer jakin behar dugu erregulazio horri buruz? Oraindik argitu gabeko kontu asko dituen gai berri honi buruzko galdera horiei erantzuten saiatuko gara.

Programa

  1. Sarrera
  2. AAk planteatzen dituen erronka juridikoak, oinarrizko eskubideak, jabetza intelektuala, industriala, etab.
  3. Europa erronkaren aurrean. AAren erregulazioa
  4. Kafea

Aurreko edizioak »»