Featured image

Irtenbide logistikoei aplikatutako AAko kasu errealak (online)

Jardunaldiaren asmoa da SGA/SGA Industrialeko soluzio logistikoei aplikatutako AAren gaitasunak zabaltzea, eta aplikatutako soluzio aurreratuak norantz doazen aztertzea. Produktu bukatuen/azken produktuen biltegiak kudeatzeari begira duen ikuspegiaz hitz egingo da, bai eta ekoizpen postu edo zelulak automatikoki elikatzea ahalbidetzen duten plantako fluxuekin duten interkonexioaz ere. Soluzio logistiko aurreratuek inbentarioari buruzko informazioa ematen dute denbora errealean, muturretik muturrera erantzuteko (bezerotik lehengaiaren hornitzailera) eta erabaki hobeak hartzeko balio duen informazioa emateko.

Uneko teknologia ezarriz, hau da, AA ezarriz balio gehiago eman ahal zaie aurretik zeuden soluzio konbentzionalei. Produktu propioan eta hirugarrenen produktuan garatutako soluzioak aurkeztuko dira, AAko hainbat eredu aplikatuz.

Helburuak eta programa  

Jardunaldiaren helburua da bertaratuei ezagutza ematea eta ebidentzia errealak erakustea, horrelako aukera teknologikoetan potentzial bat ikusten baitute. Hainbat kasutarako aplikazioak aurkeztuko dira, eta benetako esperientziak baliatuz AAren gaur egungo egoera erakutsiko da, bai eta honelako soluzio sektorialak eraldatzen jarraituko dutela aurreikusten diren teknologien joerak ere:

Agenda:

  • Aurkezpena/sarrera, Miguel Angel Blanco García -DEVOL RPAko Berrikuntza zuzendaria, 
  • Arrakasta kasua logistika bezeroa, 
  • Arrakasta kasua ekoizpen bezeroa, 
  • Arrakasta kasua inLOG WMS propduktu propioa, 

Mahai ingurua 4 hizlariekin, Angel Velez Marticorena Devol RPAko zuzendari nagusiak moderatuta.