IoTtik OTra: industriako zibersegurtasunaren hornikuntza-katea ulertzea
Jardunaldi honetan, hau azalduko da: industriako segurtasun-sistemak gailuen bizi-ziklo osoaren mende daude, haien diseinu eta fabrikaziotik ingurune industrialetan erabiltzen direnera.
Lehenen zatian, IoT edo gauzen Interneten fasea aztertuko da. Fase horretan, ondoren industriako azpiegituraren parte izango diren hardwarea, firmwarea eta softwarea diseinatzen dituzte fabrikatzaileek eta garatzaileek . Garapenarekin, hirugarrenekiko mendekotasunekin, firmwarearekin, testing-prozesuekin eta teknologiaren hornidura-katearekin lotutako arriskuak aztertuko dira, eta erakutsiko da etapa horietan hartutako erabakiek gailuaren balio-bizitza osoan iraungo duten ahuleziak eragin ditzaketela.
Bigarren zatian, OT inguruneetarako trantsizioa landuko da, non gailu horiek prozesu fisiko kritikoak kontrolatzen dituzten sare industrialetan integratzen baitira. Sistema horiek arkitektura industrialetan nola hedatzen eta konfiguratzen diren azalduko da, baita nola lan egiten duten ere. Orobat azalduko da zer arazo sortzen diren ahulezien kudeaketan eta epe luzeko mantentze-lanetan eta zer mehatxu balia daitezkeen fabrikazio-fasean sortutako ahuleziez.
Jardunaldia amaitzeko, industriako segurtasunaren ikuspegi integral bat emango da, eta nabarmenduko da garrantzitsua dela hornikuntza-kate osoan jardunbide egokiak aplikatzea eta, azpiegitura kritikoak babesteko, fabrikatzaileak, integratzaileak eta operadoreak koordinatzea.
Norentzat
- Beren ikuspegia ingurune industrialetara zabaldu nahi duten zibersegurtasuneko profesionalak.
- Gailuen sorburutik beretik dauden segurtasun-arazoak ulertu behar dituzten OT, automatizazio, SCADA eta ICSko ingeniariak.
- Industriako hardware, firmware eta softwareen fabrikatzaileak, garatzaileak eta integratzaileak.
- Industriako azpiegitura kritikoen eta operazioen arduradunak.
- Teknologiaren hornikuntza-katearekin erlazionatutako aholkulariak, auditoreak eta arrisku-kudeatzaileak.
- IT/IoTn oinarritzen diren eta ahulezia horiek ondoren OTn nola eragiten duten ulertu nahi duten profil teknikoak.

