Featured image

Angular tresnarekin web-aplikazio modernoak eta eskalagarriak sortzen ikasteko hastapen-ikastaroa

Angular tresna web-aplikazio modernoak, modularrak eta eskalagarriak sortzeko framework bat da, besteak beste, Typescript eta HTML teknologiak baliatzen dituena.

Angular Googlek sortutako tresna bat da, eta mundu osoko garatzaileen komunitate handi batek erabiltzen du. Gaur egun, web-aplikazioak sortzeko framework ospetsuenetariko bat da.

Aurkezpen-tailer honen helburua da Angular tresnaren kontzeptu eta funtzionaltasun nagusiak ulertzea, baita eskaintzen dizkigun abantailak ulertzea ere. Framework hori erabiltzea errazteko berriki sartutako funtzionaltasun batzuk ere ikusiko ditugu, hala nola standalone osagaiak. Tailerrean zehar, ikasitako kontzeptuak erraz eta bizkor finkatzeko eta praktikan jartzeko aplikazio txiki bat sortuko dugu.

 

Nori zuzendua

Angular tresna erabiltzen hasi nahi duten eta web-aplikazioak sortzeko framework moderno bat erabiltzen ikasi nahi duten edozein mailako garatzaileei dago bideratuta tailerra.

Gomendioa: Web-garapeneko oinarrizko ezagutzak izatea, hala nola HTML eta CSS.

 

Programa

  1. Angular tresnaren oinarrizko kontzeptuak labur aurkeztea
    • Zer da Angular? Zer abantaila ditu?
    • Alorreko zenbait kontzeptu, hala nola Typescript, Single Page Application (SPA) eta dependentziak txertatzea
  2. Angular CLI (komando-lerroaren interfazea) erabiltzea eta proiektu bat konfiguratzea
  3. Moduluak, osagaiak eta databinding
    • Gure aplikazioaren lehenengo osagaiak sortzea, eta osagaiek nola funtzionatzen duten eta pieza guztien arteko interakzioa nolakoa den ulertzea (HTML, Typescript, SCSS)
  4. Zerbitzu modularrak eta berrerabilgarriak sortzea Angular tresnarekin sortutako aplikazio batean (datuen iraunkortasuna kudeatzeko, adibidez)
  5. Angular motako aplikazio baten barruan nabigatzea eta routing-a
  6. Datuak sartzeko eta editatzeko formularioak sortzea

Hurrengo edizioetara itzuli »»

Hurrengo edizioetara itzuli »»