Featured image

Interoperabilitateak eta semantikak eraldaketa digitalean duten garrantzia

Komunikazioak ugaritu egin dira, eta gero eta sistema eta gailu konektatu gehiago ditugu (makinak, sentsoreak, ibilgailuak, wearableak, mugikorrak…) elkarrekin konektatuak, datuak etengabe transmititzen eta trukatzen. Informazio hori guztia prozesatuta eta analizatuta, aukera dugu gure sistemak hobeto ezagutzeko, eta, horri esker, portaerak edo hutsegiteak aurrez iragar ditzakegu, eta erroreak gutxiagotu eta produktuen kalitatea hobetu dezakegu.

Baina nola lortu sistema horiek modu unibokoan interpretatzea trukatutako datuen esanahia? Nola lortu formatu desberdinak erabiltzen dituzten hornitzaileen gailuek edo ibilgailuek elkar ulertzea? Nola lortu dezaket nire sistema estandar semantiko berrietara egokitzea berriro kodetu beharrik gabe?

Laburbilduz, nola lortu interoperabilitatea sistemetan eta gailuetan? Datu-trukearekin lan egin ahal izateko eta datu-trukeari ahalik eta etekin handiena ateratzeko, interoperabilitatea behar da.

Helburuak

  • Interoperabilitatearen irismena eta interoperabilitate-mailak ulertzea
  • Interoperabilitatearen garrantzia eta erronkak ulertzea
  • Semantika eta informazioa modelatzeko aukerak ezagutzea
  • Tresnak eta jardunbide egokiak aztertzea

Norentzat

Gerenteak, enpresako berrikuntza-teknikariak eta -arduradunak.

Egitaraua

  • Mundu hiperkonektatua, eraldaketa digitala eta adimendun (smart) kontzeptua
  • Interoperabilitatearen definizioa
  • Interoperabilitate-mailak
    - Interoperabilitate teknikoa
    - Interoperabilitate sintaktikoa
    - Interoperabilitate semantikoa
    - Erakundearen interoperabilitatea
  • Datu-kudeaketaren katea eta interoperabilitatea lortzeko zer tresna dauden
  • Semantika eta informazioaren modelaketa
  • Adibide praktikoak
  • Kafea eta Itxiera

Hizlaria

Sonia Bilbao, Zientzia Fisikoetako lizentziaduna Elektronika eta Automatika espezialitatean eta Elektronikako ingeniaria (EHU). TECNALIAn lan egiten du; esperientzia handia du Informazioaren Teknologietan, eta I+G+Bko proiektuak garatzen ditu, bai Espainian bai Europan. Bere ikerlanen ondorioz, aditua da gai hauetan: sistemen interoperabilitatea, datuen eta informazioaren kudeaketa aurreratua, teknologia semantikoa, gauzen Internet eta middleware arkitekturak. Batzorde hauetako kidea da: AEN/CTN 178 “Hiri adimendunak” (AENOR) eta CTN 071/SC 41 “Gauzen Internet (IoT) eta harekin erlazionatutako teknologiak”. GAIA-Xko “Interoperabilitate semantikoa” lantaldeko partaide ere bada.

Anteriores ediciones »»