Internet of Things (IoT). Teknologiaren egoera, produktuak eta zerbitzuetan erabilpen adibideak
ISEAk eta SPRI-Enpresa Digitalak antolatuko jardunaldia da.
Jardunaldiaren bitartez IoT alorrean kokatzen diren teknologien egungo egoera aztertuko da, hala nola datuak jasotzeko sentsoreak, hodeian ezarrita dauden plataformetara bidaltzeko komunikazioak edota, azkenik, batutako datuen erabilera.
Horrez gain, IoT teknologiatan oinarritzen diren produktu eta zerbitzuak aurkeztuko dira, enpresentzat baliagarriak direnak eta negozio-ereduak osasungintzan, energia alorrean, ingurumen alorrean edo smart city bezalako sektoreetan eragin handia izaten dabiltzatenak.
JARDUNALDIAREN HELBURUAK
Jakina denez, duela urte batzuk ikasle talde batek, jolasean ari zirela, freskagarri makina bat Internetera konektatu zuen makina hutsik ote zegoen jakiteko. Hamarkada batzuk ondoren, mota guztietako produktu eta sentsoreak Internetera lotzeko teknologia eragin diskretu baina oso sakona izaten ari direla ikusten ari gara. Gainera, itxura guztien arabera, aipatu joera bizkortu egingo da.
Teknologia horiek heldutasun, eraginkortasun handikoak eta merkeakizatea lortu dute eta orain arte pentsaezinak ziren era guztietako aplikazioak ahalbidetzen dabiltza. Jardunaldiaren lehen helburua IoT teknologien egungo egoerari buruzko informazioa ematea da. Bigarrenetik, ezarpen-proiektuak arrakastaz garatzeko gakoakerakutsi eta, azkenengo helburutzat, etorkizunerako hatzematen hasi diren joerei eta sor daitezkeen disrupzioei pixka bat begiratzea izango da.
Horretaz gain, Jardunaldiaren helburu gehigarri bat honako hauxe da: kontzeptu horiek publiko ez-teknologoari helaraztea, negozio-ikuspegia duen publikoari alegia. Helburu hori jarraiki, enpresa helduek zein startup-ek teknologia horietan oinarritutako produktu eta zerbitzu berriak aurkeztuko dituzte.
NORI ZUZENTZEN ZAIO JARDUNALDIA?
Hasiera batean, jardunaldia sail teknikoetako, berrikuntzako eta negozio-garapeneko pertsonei eta ekintzaileei zuzenduta dago.
Hala ere, IoT aplikazioak oso zabalak direnez, jardunaldia interesgarria gerta dakioke beste jende askori, hala nola, mantenuko arduradunak edota prozesuak optimizatzeko eta negozio-eredu berrietan interesa duten merkataritza-arloko pertsonentzat.
Lan eremuei dagokionez, jardunaldiak hainbat arlo jorratuko ditu, hala nola osasungintza, adinekoen zaintza, ingurumen alorra, energia edota etxebizitzak eta industria, besteak beste
PROGRAMA
SARRERA
- Isea María Ruiz Internet of Things (IoT). Jardunaldiaren aurkezpena
- Seidor Carlos Polo Zergatik izan daiteke orain IoT-aren garaia?
- Ikerlan Idoia de la Iglesia VM2M-tik AIoT-ra: nolatan Edge Computing-ak, 5G telecomunikazioak eta Adimen Artifizialak Industria 5.0 iraultza dakarte?
ATSEDENA - KAFEA
1 Gela
- LKS Next Juan José Rodríguez Lamassu IoT: gailuen nortasunaren kudeaketa.
- Aquadat Mikel Aguirre + Jorge Garcia del Arco Digitalizazio urtsua: IoT-tik Birki Digitalera
- Domusa Teknik Mikel Argoitia Etxeko erosotasun alorreko IoT teknologien abantailak
- Wattio Patxi Echeveste Tech & Touch
- ULMA Embedded Asier Olaguenaga IoT proiektu baten monetizazio goiztiarrerako gakoak
2 Gela
- Zylk Alfonso Gonzalez eta Ester Sola Adimen Artifiziala IoT gailutan: MLBuffet izenekoa, Machine Learning eredu arinen zerbitzaria Edge izeneko alorrera Adimen Artifiala daramana
- Barbara IoT Sergio Liedo Edge Edge Computing izenekoa industria zerbitzuak garatzeko teknologia sorberria
- Inalia Ainhoa Jausoro IoT-en emaria osasun betearen jarraipena egiteko sistemetan
- ClCircular Iñigo Alonso y María Martínez IoT sentsoreen alokairu eskaintza garraio-zamen jarraipena burutzeko asmoz
3 Gela
- Magnet Asier Galdos Biotz: IoT aplikazio plataforma berritzailea.
- Orkli Oscar Herzog OKSOL-SMART eta ZSAINDARI: IoT teknologiak ongizategintzan eta osasungintza eremutan
- Bexen Cardio Digna María González Bizitza gehiago salbatzeko IoT-n oinarritutako kardiobabes soluzioak
- Bihar Yurgi Arginzoniz Pertsona nagusiek izan dezaketen arazoei aurrea hartzenlanguntzen duen mugimen-ebaluazioaren sensorizazioa