Featured image

Instagrameko estrategiak zure marka optimizatzeko

Kasu askotan, errealitatea da jada: Markek eta negozio txikiek gogokoen duten sare soziala da Instagram, eskaintzen dituen abantailengatik eta harpidedunak etengabe hazten ari direlako. Zalantzarik gabe, erakusleiho aparta da, eta erabiltzen jakiteak zure marka bultzatzen lagundu dezake.

Ikastaro honetan, Instagrameko SEOaren arauetara optimizatutako Instagrameko estrategia propioa sortzen lagunduko dizugu, zure markarako InstaSeo, eta zure profila profesional baten moduan kudeatzen.

Horrez gain, aplikazio horrek doan ematen ez duen informazioari etekinik handiena nola atera ikusiko dugu, insighten bidez (estatistikak). Zure markaren estrategia Instagramen nola definitu erakutsiko dizugu: nola optimizatu zure biografia, nola sortu zure marka modu berezi batean definituko duen eduki bisual indartsuko postak, nola eratu storytelling esanahidun bat eta nola erabili zure merkatu-hobirako garrantzitsuak diren traolak… Eta beste trikimailuren baten bat ere bai.

Nori zuzendua

Egiten dutena sare sozial horren bidez erakusten jakin nahi duten ekintzaileei edo jakin-mina dutenei.

Eskakizunak

Smartphone bat (IOS edo ANDROID) eta Instagramen enpresa-kontu bat izatea.

Egitaraua

  • Zer den Instagram eta zer egoeratan dagoen gaur egun
  • Nola erabili Instagram zure markaren mesedetan
  • Estrategia: zure markaren posizionamendua
  • Nola erabili Instagrameko istorioak zure markaren alde
  • Nola ulertu insightak (Instagrameko estatistikak)