Industria tradizionaletik B2B digitalera: konektatu, aholkatu eta bihurtu
Gero eta lehiakorragoa den industria-testuinguruan, non salmenta-zikloak konplexuak baitira eta bezeroek balio erantsi handiagoa eskatzen baitute, merkataritza-estrategiek eboluzionatu egin behar dute. Jardunaldi horretan proposatzen den ikuspuntuaren arabera, bulego digitalak kanal operatibo hutsak baino askoz gehiago dira eta merkataritza-hazkundearen erdigune bihur daitezke, eta, hala, loturak sortzen, aholkuak ematen eta bilakaerak eragiten dituzten esperientziak sortu. Mindset digital batean oinarritutako eredua da, B2B bezeroaren ohitura berriekin bat datorrena.
Industriaren eraldaketa komertziala egiteko, ez da nahikoa prozesuak digitalizatzea; merkataritza-eredua birpentsatu beharra dago, logika berri batetik abiatuta: bezero konektatuarena. Jardunaldi horretan erakutsiko dugu bulego digitalen hedapenak aukera ematen duela negozioa eskalatzeko, publiko berriengana iristeko eta hobeto leialtzeko, betiere datuetan, automatizazioan eta teknologiarekin lerrokatutako giza gaitasunetan oinarrituta.
Saioan, ezagutzera emango dira gako estrategikoak, ikaskuntza errealak eta interakzio digitalak balio handiko aukera komertzial bihurtzeko tresna praktikoak.
Helburuak
- Bulego digitala kanal huts gisa ez ezik motor komertzial gisa aztertzea.
- Hazteko eredu bat mindset digital batetik nola eraiki ulertzea.
- B2Bko bezeroak erakartzeko, aholkatzeko eta bihurtzeko jardunbide egokiak identifikatzea.
- Bulego digitalak arrakastaz ezarri diren kasu errealetan inspiratzea.
- Logika hori industria-inguruneetan aplikatzeko tresna praktikoak eskaintzea.
Norentzat
- Industria-enpresetako merkataritza- eta salmenta-zuzendariak
- ETE industrialetako CEOak, gerenteak eta negozio-garapeneko arduradunak
- Teknikari komertzialak eta key account managerrak (KAMak)
- Arlo komertzialarekin batera lan egiten duten marketineko eta marketin industrialeko arduradunak
- B2B erako industria-enpresekin lan egiten duten aholkulariak eta profesionalak
Hizlariak
Ana Mediavilla - Zerbitzu Digitalen proiektu-burua
Anak 18 urte baino gehiagoko esperientzia du zuzendaritza komertzialean, eta errendimendu handiko taldeak gidatu izan ditu telekomunikazioen sektorean eta finantza-arloan. Haren ibilbidearen ardatza salmenta-estrategien diseinua eta egikaritzea izan da, eta merkataritza-ereduen eraldaketa eta bezeroarekiko harreman-kanalen modernizazioa bultzatu ditu. Gaur egun, proiektu estrategikoak koordinatzen ditu, zeinetan berrikuntza, digitalizazioa eta emaitzetara bideratutako merkataritza-kudeaketa uztartzen baititu.
Haren esperientzia merkataritza-lantaldeen kudeaketa eta zuzendaritzan garatu da, bai eta prozesuak optimizatzeko eta bezeroak leialtzeko soluzioen garapenean ere, oso lehiakorrak diren sektoreetan, hala nola bankan, aseguruetan eta telekomunikazioetan. Anak eredu digital eta kanal anitzetarako trantsizioan orientatu ditu erakundeak aholkularitzaren ikuspuntutik, eta, bide horretan, efizientzia operatiboa eta negozio-helburuen lorpena ziurtatu ditu.
Marketin digitalean, web-analisian eta sare eta sistemen arlo teknikoan trebatua da Ana, eta Palo Alto Networks Academyren eta Ciscoren zibersegurtasun-ziurtagiriak ditu. Prestakuntza horri guztiari esker, ikuspegi integral baten jabe da, zeinean elkartzen baitira merkataritza-zuzendaritza, eraldaketa digitala eta segurtasun teknologikoa, eta enpresei laguntzen die egungo ingurune digitalera egokitutako eredu jasangarri eta berritzaileak garatzen.
Jaione Ayastuy - Zerbitzu Digitaletako eta Transformazio Digitaleko zuzendaria
Jaionek 18 urte baino gehiagoko esperientzia du eraldaketa digitalean. Aditua da merkataritza digitalaren kudeaketan, marketplace-etan eta eredu komertzialen optimizaziora bideratutako proiektu digitaletan. Gaur egun, proiektu estrategikoen buru da Merkatu-n. Enpresa-inguruko digitalizazioa eta enpresen salmenta-kanalen modernizazioa bultzatzen ditu.
Bere ibilbide profesionalean, plataforma digitalen kudeaketa integralean jardun du; hasi operazioak sortu eta koordinatzetik, eta B2B eta B2C testuinguruetarako soluzio pertsonalizatuak ezartzeraino. Gainera, esperientzia sendoa du eredu komertzialen eraldaketan, eta aholkularitza eskaintzen die enpresei beren inguru digitalerako trantsizioan.
Marketina eta Enpresa Kudeaketa ikasi du, eta bi MBArekin aberastu du bere esperientzia: Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzakoa bata, eta Talde Zuzendaritzakoa bestea. Diziplina anitzeko ikuspegia du, teknologia eta marketin digitala konbinatzen dituzten estrategia integralen inplementazioan oinarritua, eta zenbait arlo gakotan dihardu, hala nola SEOa, web-analitika (GA4, Looker Studio), sare sozialak, posta bidezko marketina eta merkataritza elektronikorako plataformak (Prestashop, WordPress eta WooCommerce).