Featured image

IndusSec 2021: Zibersegurtasuna industrian (online)

Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak industria ingurunetan sartzearen ondorioz, segurtasun arrisku eta erasoak areagotu dira. Zibererasoak dramatikoki hazten ari dira, orain dela urte gutxi arte guztiz isolatuta zeuden eta, ondorioz, erasoetatik libre zeuden inguruneak elkarren artean interkonektatzen ditugun heinean.

4.0 Industriako proiektu batean abiatzen den edozein enpresak, handia zein txikia izan, kontuan hartu behar ditu bere ekoizpen prozesuan teknologia jakin batzuk sartzeak nolako eragina izango duen zibersegurtasunari dagokionez.

 

Helburua eta formatua

InduSSec kongresuaren helburua da industria inguruneetako zibersegutasunari buruzko ideiak, esperientziak eta kasu arrakastatsuak partekatzeko foro bat sortzea.

Horretarako, hainbat adituk gaiari buruzko hitzaldiak emango dituzte. Ingurune mota hauetan gertatzen diren ohiko erasoak zeintzuk diren azalduko dizkigute eta batez ere, arrisku hauetatik babesteko edo arriskuak gutxitzeko teknikei buruz hitz egingo dute.

Era berean, industria enpresek kasu errealak aurkeztuko dituzte, eta modu honetan gertuko sektoreak dagoen arazo honen inguruko gertuko eta antzeko esperientziak ezagutu ahal izango ditugu.

Aurtengo ekitaldia online formatuan izango da.

 

Nori zuzendua

Kongresua informatika eta ekoizpen arduradunei, zuzendariei eta zibersergurtasunaren inguruan erabakiak hartu behar dituzten enpresako gainontzeko pertsonei dago zuzendua.

 

Programa

9:30 - 9:45 Inaugurazioa eta ongietorria

  • Javier Dieguez - Zuzendaria- Basque Cybersecurity Centre - BCSC

9:45 - 11:00 Hitzaldiak

  • "5Gan zibersegurtasuna" Patricia Diez Telefonica-koa 
  • "Arriskuen analisia eta prebentzio neurriak IoT sareetan” Pablo Ibañez  Palo Alto-koa 

11:00 - 12:30 Enpresetako kasuak

  • Sergio Saenz - Onnera Group
  • "Uste genuena baino zaurgarriagoak gara" - Andoni Aparicio - RPK
  • María García - Moldes Ura
  • Sergio Gomez -  Bahía Bizkaia Electricidad  

Moderatzailea: Urko Zurutuza (Mondragon Unibertsitatea)

 

banner

 

Aurreko edizioak »»