Featured image

Indusmedia 2025: 15 urte marketin industriala bultzatzen

SPRI-Garaia Enpresa Digitalak gonbidatzen zaitu Indusmediaren edizio berezira, enpresa industrialentzako Marketin Digitalari buruzko Kongresura, azaroaren 27an egingo dena Orona IdeOn (Hernani, Gipuzkoa). 

Hamabost urte hauetan, Indusmediak euskal industria-sarearen eraldaketa digitalean lagundu du, marketin digitala berrikuntzaren, lehiakortasunaren eta merkatu berrietarako irekitzearen palanka estrategiko gisa sustatuz. Hasieran jardunaldi aitzindari gisa sortu zena, gaur egun topagune nagusi bihurtu da industria-sektoreko marketin, komunikazio eta salmenta arloko profesionalentzat. 

Edizio berezia izango da, etorkizunari begirakoa eta industria aldatzen ari diren aukera berriak ardatz izango dituena. Iraultza teknologikoak ez du soilik ekoizteko edo saltzeko modua eraldatzen: baita nola komunikatzen garen, nola konektatzen dugun gure bezeroekin eta nola kokatzen dugun gure enpresen balioa ere. 

Jardunaldiak marketin industrialaren erronka eta aukera berriak aztertuko ditu, adimen artifizial sortzailean eta berrikuntza teknologikoaren eta errealitate enpresarialaren arteko konbergentzian oinarrituta. Aditu eta enpresek, kasu errealen bitartez, euren esperientziak partekatuko dituzte; tresna hauek nola erabiltzen ari diren erakutsiz talentua erakartzeko, salmenta-prozesuak hobetzeko eta marka industriala sendotzeko. 

Indusmedia 2025 aukera paregabea izango da, halaber, bide hau elkarrekin ospatzeko. Urtez urte, haien parte-hartzeak jardunaldi hau ikasketa partekaturako eta lankidetzarako espazio erreferente bihurtu du. 

Esperientziak hona ekarri gaitu, baina etorkizuna elkarrekin eraikiko dugu. 

Eman izena eta parte hartu Indusmediaren edizio berezi honetan. 

 

INDUSMEDIA 2025 EGITARUA

Lekua: Orona Ideo Auditorioa (Hernani)
Ordutegia: 9:30 – 13:30

9:00 – 9:30 · Akreditazioak eta harrera
Ongietorri kafea networking gunean.

9:30 – 9:40 · Irekiera instituzionala
Eli García
Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digitaleko Zuzendaria.


Marketing industrialaren estrategian, berrikuntzan eta eboluzioan sakontzen

9:40 – 10:10
Almudena Rodríguez Pardo
Objectives & Key Results (OKRs): marketin digitaleko estrategiaren Grial Santua?

10:10 – 10:40
Ricardo Tayar
IA + CRO: industria-merkatuetan lehiatzeko binomio berria.

10:40 – 11:00
Dinuy
Antxon López, Zuzendari Nagusia
Aurrera egiteko, digitalizatzea: DINUYren bilakaera salmenta konektatu eta eraginkorrago baterantz


11:00 – 11:30 · Coffee break-a eta networking-a


IA aplikatua salmenta-zikloan eta B2B sinesgarritasunean

11:30 – 12:00
Rafa Teresa
IA praktikoa industria-salmentetarako: automatizatu konplikaziorik gabe eta irabazi denbora errealean saltzeko.

12:00 – 12:30
Anna Bayón Orcajo
IA, sinesgarritasuna eta negozioa: marka pertsonalaren rola B2B erabaki-hartzean.


12:30 – 12:50
Hiperbaric
Cristina Pérez Villegas, Komunikazio eta Marketin Zuzendaria
Estrategia digital aurreratua, Asiako merkatuetara hedapena, WeChat kanala Txinan eta nazioarteko filial berriaren irekiera.


12:50 – 13:10 · Azken dinamika
Kahoot Indusmedia 2025
Jarduera parte-hartzailea, publikoarekin eta sariarekin.

13:10 – 13:30 · Itxiera


Apunta zaitez :) 

Aurreko edizioak »»