Featured image

Indusdenda 2023 Kongresua: B2B salmenta prozesuaren digitalizazioa

B2B online salmentaren digitalizazioa behar ukaezina da beste merkatu batzuetan hedatzeko edo beste bezero mota batzuei saltzeko. Digitalizazio horren onuretako batzuk dira, besteak beste, azpiegituren eta langileen kostuak murrizten direla, kudeaketako eta logistikako prozesuak automatizatzen direla edo profesionalen artean saltzeko web plataformak haien erakusleiho direla.

Digitalizazio prozesu horretan, berriz, alderdi asko baloratu behar dira, ezin baitira azken bezeroari saltzeko erabiltzen diren tresna eta prozesu berak erabili. Kongresu honetan, B2B online denda bat muntatzeko edo kudeatzeko orduan funtsezkoak diren alderdi horietako batzuk jorratzen saiatuko gara, eta gure inguruko erreferentziazko enpresak nola egiten ari diren ezagutuko dugu zuzenean.

Salmenta prozesua digitalizatzea B2B enpresa askoren erronka da une honetan. Enpresa horiek badakite puntuak asko hartu behar direla kontuan:  batzuk teknologikoak, beste batzuk logistikoak, kulturalak, prozesuetakoak...

Edonola ere, salmentarako katea eta haren prozesuak digitalizatu egin daitezke, enpresei negozio mailan hobekuntzak eskainiz eta bezeroen esperientzia hobetuz.

Ekitaldi honetan, beren kate komertziala digitalizatzeko proiektuei ekin dieten B2B salmenta enpresei lekua eman nahi diegu, zuzenean kontatu dezaten nola heldu dioten estrategiari, zer erresistentzia bizi izan dituzten, zeri uko egin behar izan dioten eta zer ari den funtzionatzen. Digitalizazio horri jarraipena ematen dioten etorkizuneko proiektuak ahaztu gabe.

Kasu praktikoekin batera, sektoreko profesionalen hitzaldiak egongo dira. Profesional horiek ere bere esperientziaren berri emango dute, bai B2B sektorearen ikuspegitik, bai salmenta prozesua digitalizatzeko prozesuetan laguntzen izan dutena.”

 

Programa

  9:30    Hasiera Ekitaldia.  SPRI-Eusko Jaurlaritza
  9:45   Yvonne Nicolau 
10:40    Kasu praktikoa: Ternua - Iñaki Mendarozketa
11:00    Kasu praktikoa: Alyco Tools  - Alberto Quintela
11:20    Atsedenaldia - Kafea
12:00    Kasu praktikoa: Ezarri - Hector Gonzalez
12:20    Selva Orejon - OnBranding
13:30    Amaiera

Hurrengo edizioetara itzuli »»

Hurrengo edizioetara itzuli »»