Featured image

Ikusi zer zaintzen duen IoT teknologiak (gauzen Internet) eta nola lagunduko dizuten LoRaWAN sareek zure enpresaren negozio-eredua aldatzen

Azken urteetan, nabarmen hazi da sentsoreen, gailu adimendunen eta algoritmo analitikoen arteko konbinazioaren gaineko interesa, aukera ematen baitiete enpresei beren lan-prozesuak optimizatzeko eta efizienteago izateko. Baina aplikazio horiek negozio-eredua ere aldatzen ari dira.

Zer zerikusi dute makinak saldu ordez "zuloak" saltzen dituen Alemaniako zulagailu-fabrikatzaile batek, "aire punpatua" saltzen duen punpa-fabrikatzaile batek eta "hegaldi-orduak" saltzen dituen turbina-fabrikatzaile batek?

Bada, guztiek beste zerbitzu batzuk erantsi dizkietela beren produktuei, eta, beraz, "zerbitzu" bihurtu dutela beren eskaintza; eta, horretarako, egiten dituzten eragiketei buruzko denbora errealeko datuak behar dituzte denek. Izan ere, gauzen Internet teknologiak gailuen arteko konektagarritasuna dakar berekin. Teknologia batek baino gehiagok ematen du horretarako aukera, baina, gaur egun, LPWAN teknologiak (Low Power Wide Area Network) bakarrik betetzen ditu gauzen Interneteko proiektu batek bete beharreko baldintza guztiak:

  • Distantzia handiko konektagarritasuna (zenbait kilometro).
  • Konexio segurua, enkriptatze hirukoitzaren bidez.
  • Datu-pakete txikiak bi noranzkotan bidaltzeko aukera.
  • Kontsumo elektriko oso txikia; hala, bateriaren kontsumoaren arazoa murrizten da (baterien iraupena: 10 urtera arte).
  • Geolokalizazioa: outdoor/indoor. Gaur egun, LoRa kontsumo baxuko teknologia bakarra da gai dena barruan (indoor) zein kanpoan (outdoor) zehaztasunez geolokalizatzeko.
  • Lizentziapeko maiztasunik erabiltzen ez duenez, askoz txikiagoak dira konektagarritasun-kostuak.
  • Gauzen Interneteko gailuen hedapena kontrolatzeko aukera Over The Air firmwarearen eguneraketaren bidez (firmwarea urrunetik eguneratzeko aukera).

Jardunaldian, era praktikoan ikusiko dugu nola alda dezaketen gauzen Internetek eta, bereziki, LoRak zure enpresaren negozio-eredua, teknologia hori aplikatuz zure prozesu giltzarrietan.

 

Helburuak

  • IoT teknologiak negozio-ereduak nola alda ditzakeen ikustea.
  • LoRa irismen handiko eta kontsumo baxuko teknologiaren oinarriak ulertzea.
  • Teknologia gertutik ezagutzea eta beste enpresa batzuk nola ari diren erabiltzen ikustea.
  • Datuak grafikoki ikusteko tresnak aztertzea (dashboarden bidez).

 

Egitaraua

  • Key Note IoT eta negozio-eredu berriak.
  • Zer dira LoRa eta LoRaWAN?
    - Arkitektura.
    - Komunikazioen segurtasuna
    - TECNALIAren LoRaWAN sarearen eta gailuen konektagarritasunaren erakustaldia.
    - Aplikazioak: manufaktura-industria (hondakinen kudeaketa, kontsumoa, energia aurreztea, geolokalizazioa -salgaiak, kamioiak...-), logistika, stocka (inbentarioen kontrola), betetze-mailak, tenperatura- eta hezetasun-kontrolak...
  • Datuak kapturatzea eta bistaratzea (dashboard).
    - Adibideak: Ibilgailuen dshboarda, prozesuen dashboarda, kalitate-kontroleko dashboarda, hiriko dashboarda...
    - Datuak kapturatzeko eta bistaratzeko ariketa praktikoa.
  • Datuen babesari buruzko zenbait kontu.

 

Norentzat

Gerente, enpresako berrikuntza-teknikari edo -arduradunentzat.

 

Hizlaria

Iván Arakistain Elektronika Industrialeko ingeniari teknikoa (UPV/EHU, 2005); Industria Antolakuntzako ingeniaria (Mondragon Unibertsitatea, 2015) eta Big Data eta Visual Analyticseko masterduna (UNIR, 2018). 2007tik, TECNALIAn dihardu lanean kontsumo baxuko eta adimen banatuko ikertzaile gisa. Elgoibarreko IMHko Digital Manufacturing masterreko irakaslea da, eta hainbat artikulu eta txosten argitaratu ditu.

 

Hurrengo edizioetara itzuli »»

Hurrengo edizioetara itzuli »»