Ikasi sare sozialetarako argazkigintza profesionala zure mugikorrarekin
Lortu irudi zaindua eta profesionala sare sozialetan salmentak handitzeko.
Instagram irudia da, eta zure produktua edo zerbitzua saldu ahal izateko, zure argazkiak kalitatezkoak izan behar dira. Gure smartphoneak eskaintzen digun potentzial guztia ezagutzeak, baita argazkigintza bera eta sare sozial horren erabilera ulertzeko funtsezko trikimailu batzuk ezagutzeak ere, gure helburuak modu erraz eta dibertigarrian lortzeko zeregina erraztuko digute.
Tailer teoriko-praktiko honen bidez, mugikorrari ahalik eta etekin handiena ateratzen ikasiko duzu, zure jarraitzaileengan eragina izango duen eta salmentak handituko dituen kalitatezko marka-irudia lortzeko. Hutsetik ikasiko duzu dena, argazkigintzari, konposizioari eta argiari buruzko jarraibide orokor batzuekin eta adibide erabilgarriekin.
Edizio-tresnak eta aplikazioak erabiltzen ere ikasiko duzu, Instagrameko argitalpenak egiteko programazio-denbora optimizatzeko, bai eta zure feed-aren irudia hobetzeko ere, deigarriagoa izan dadin eta marka-identitatearen koherentzia izan dezan.
Nori zuzenduta dago
Instagrameko kontu profesional bat duten eta beren argitalpenen argazkien kalitatea hobetu nahi duten autonomoei, saltokiei, elkarteei, ekintzaileei eta pertsonei zuzendutako tailer bat da.
Baldintzak
Tailerrean parte hartzeko, Instagrameko kontu bat eduki behar da, eta Smartphone bat (Android edo IOS).
Programa
1. ATALA
- Argazkigintzaren oinarrizko kontzeptu batzuk.
- Argia eta konposizioa ulertzea. Ideia sortzaileak eta erreferentziazko kontuak Instagramen. Marka-irudia sortzeko estrategia.
- Gure argazkiak egiteko oinarrizko materialak.
2. ATALA
- Moodboard-ak.
- Zure Smartphone-a ulertu.
- Objektuei argazkiak ateratzea barrualdeetan argi naturalarekin.
- Gure argazkiak editatzea Snapseed erabilita eta argazkia sare sozialetan sartzea hainbat aplikazio erabiliz.