Featured image

Idazketa sortzailea Instagramerako (Online)

Onlineko unibertsoan komunikazio-estrategia on bat izateko gakoak erakutsiko dizkizugu, Instagram ardatz hartuta.

Estrategia horrekin, tonu egokia aukeratuta eta zure publikoari egoki zuzenduta, komunikazio-modu asertibo, berezi eta bakana sortuko dugu, zure irakurleei hurbila egingo zaiena.

Gai interesgarriak eta inspirazioa nola bilatu ikusiko dugu, argitaratutako testuak erakargarriak izan daitezen, ikusgai jarri nahi den (edo, finean, saldu nahi den) produktuaren edo zerbitzuaren arabera, beti ere.

Salmentak eta sare sozialetako jarraitzaileak ugaritzea helburu duen idazketa sortzaile eta eraginkor baterako trikimailuak eta aholkuak emango dizkizugu.

Sareetan argitaratzeari beldurra galtzea lortuko dugu, eta ez blokeatzea edo, blokeatzen bazara, sormen-blokeo horretatik ateratzeko mekanismoak izatea.

Tailer hau ZOOM bideokonferentzia-plataformaren bidez emango da online.
15 lagunentzat mugatua.

Nori zuzendua

Instagrameko argitalpenetako testuen kalitatea hobetu nahi duten autonomoak, dendak, elkarteak, ekintzaileak edo Instagramen kontu profesionala duten pertsonak.

Baldintzak

Parte hartzeko, Instagrameko kontu bat eta smartphone bat (Android edo IOS) behar dira.

Egitaraua

 1. SAIOA

  • Sortu eta antolatu Instagrameko zure komunikazio-estrategia
  • Antolatu aplikazio horretako zure argitalpen-egutegia
  • Sormen-blokeoak saihesteko mekanismoak eta trikimailuak
  • Instagramen eraginkortasunez idazten hasteko pistak eta gakoak (argitalpenak)

(Bigarren saiorako, argitalpen bat sortu eta bidali beharko da, idazketa-maila ikusteko)

2. SAIOA

  • Ikasleen argitalpenak aztertuko ditugu
  • Arrakasta-kasuak

Hizlaria

Nerea Conejo Cuesta, Menda Lerenda Comunicaciónekoa. Kazetaritzan lizentziatua da (EHU), Ikus Entzunezkoen Errealizadorea (Ategorri LHI), eta Identitate eta Komunikazio Korporatiboko masterra du (UNIR). Hamabost urtetik gorako esperientzia du telebistan, eta, gaur egun, La Sexta País Vascoko kazetaria da. Horretaz gainera, Menda Lerenda S Koop-eko komunikazio-agentziaren bazkide sortzailea da.

Aurreko edizioak »»