Featured image

IA Sortzailea Marketinean: Ezagutu etorkizuna nola eraldatuko duen

Prest al zaude Adimen Artifizial Sortzaileak marketinaren eta komunikazioaren mundura ekarriko duen iraultzarako? Sektorea aurrekaririk gabeko abiaduran ari da eboluzionatzen, eta ChatGPT bezalako tresnak produktibitatea handitzeko eta edukien sorkuntzan sormena sustatzeko duten ahalmena erakusten ari dira.

Komunikazioan, publizitatean edo marketinean profesionala bazara, dibulgazio-jardunaldi honetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Bertan, elkarrekin aztertuko ditugu IA Sortzaileak dituen erronkak eta aukerak, bai eta marketin digitalaren erabilera-kasuak ere. Ikas ezazu nola enpresa berritzaileenak teknologia horiek baliatzen ari diren nabarmentzeko eta nola presta zaitezkeen ezinbesteko eraldaketa horretarako.

Egitaraua

Ongietorria eta Aurkezpena

  • Egungo panoramaren aurkezpena
  • ChatGPTren eragina ekosistema digitalean
  • Tresna eta zerbitzuen egungo panorama

Erabilera-kasu praktikoen erakustaldia

  • Marketing digitala eta eduki sormenaren estrategiak
  • Analitika aurreratua eta SEO optimizatua

Atsedenaldia eta Networkinga

AAren aukerak eta erronkak Marketinean

  • Erronka etiko, praktiko eta juridikoak
  • Nola eragingo duen lanbide-profiletan

 Nere enpresan nola ezarri teknologia hauek?

  • Jarraitu beharreko urratsak eta sakontzeko baliabideak

Galde-erantzun saioa

Itxiera

banner

Hurrengo edizioetara itzuli »»

Hurrengo edizioetara itzuli »»