Featured image

Hugging Face: kode irekiko ereduen iraultza. Sarrera (online)

Hugging Face, kode irekiko ereduen munduko biltegirik handiena, adimen artifizial sortzailea eraldatzen ari da, baita teknologia aurreratuen eskuragarritasuna demokratizatzen ere. Jardunaldi honetan ikusiko dugu Hugging Facek kode irekiko milaka eredu erabiltzeko aukera ematen duela. Ikusiko dugu, orobat, eredu horiek nola erabili eta nola egokitu konpainia bakoitzaren beharretara.

Jardunaldi honetan, luze-zabal azalduko dugu Hugging Face nola eraldatzen ari den AAren garapena eta nola balia ditzakezun teknologia horiek zure proiektuetan.

 

Nori zuzendua

Jardunaldi hau Hugging Face plataformari eta open-source modeloei buruz gehiago jakin nahi duen edozein profesionali zuzenduta dago.

 

Edukiak

  • AA sortzailearen inpaktua:
    AA sortzaileak funtsezko industriak nola iraultzen dituen ikusiko dugu, eta Hugging Faceko kode irekiko ereduek zer inpaktu duten erakutsiko dugu.
  • Hugging Faceren oinarriak:
    Hugging Faceren historia, misioa eta printzipioak ezagutuko dituzu, eta azalduko dugu plataforma hori zergatik den funtsezkoa AAko garatzaileen ekosisteman.
  • Osagai nagusiak:
    Hugging Faceko osagai nagusiak aztertuko ditugu, eta ikusiko dugu nola integratzen diren AAko proiektuetan soluzio sendo eta eraginkorrak eskaintzeko.
  • Hugging Faceko lehen urratsak:
    Hugging Face erabiltzen ikasteko gida praktikoa: kontu bat sortzetik, kode irekiko ereduak erabili eta doitzera.
  • Transformerren liburutegia:
    Hugging Faceko transformerren liburutegia erabiltzeko sarrera, AA sortzaileko kode irekiko ereduak entrenatzeko eta erabiltzeko ariketa praktikoak barne.
  • HuggingChat:
    Ikasi nola integratzen eta pertsonalizatzen den HuggingChat zure aplikazioetan erabiltzaileekiko interakzioa eta haien esperientzia hobetzeko.
  • Integrazioa Flowiserekin:
    Ikusi nola integratzen diren Hugging Faceko ereduak Flowiserekin, AAko zure proiektuak soluzio berritzaile eta sendoekin indartzeko.

 

Aurreko edizioak »»