Honeypot 2. zatia eta ADCSak erasotzen eta defendatzen (Euskal Encounter)
OpenGune - SPRI-Enpresa Digitala tailerren gunean
Nola muntatzen den honeypot bat gure LAN sarean eta nola erasotzen den Active Directory Certificate Service (ADCS) defender bat.
Honeypoten bigarren edizio honetan (lehenengoa 2024ko Euskal Encounterren egin zen), azalduko da nola muntatzen diren, urratsez urrats, honeypot berriak, eta nola monitorizatzen diren; azkenik, eraso- eta detekzio-demo bat egingo da.
Bestalde, Active Directory Certificate Service-en zenbait eraso eta eraso horiek nola prebenitu azalduko da, baita horrekin lotutako honeypot bat ere.
Izena emateko
Ekitaldi hau 2025eko Euskal Encounterren programaren atal bat da. Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da. Izena eman dutenek eta lekua dutela esanez egiaztapena jaso dutenek baino ezingo dute parte hartu.
Norentzat
Sare-administratzaileak eta segurtasun informatikoko teknikariak.
Baldintzak
Sareak eta sistemak ezagutzea.
Hizlaria
Jokin García Etxebarria, informatikako segurtasunaren alorreko profesionala. Offensive Security Certified Profesionala.