Featured image

Hobetu zure produktibitatea eta denbora ondo erabili

Ezagutu nola Adimen Artifizial Sortzaileak (AAS) zure lana eraldatu dezakeen, denbora irabazteko, eraginkorragoa izateko eta zeregin konplexuak azkarrago konpontzeko aukera emanez.

Tailer praktiko honetan, Copilot, ChatGPT, Gemini, Microsoft Teams, Zapier eta beste AAS tresnak erabiltzen ikasiko duzu, zure lan-fluxuak sinplifikatzeko, errepikakorrak diren prozesuak automatizatzeko eta zure eguneroko produktibitatea maximizatzeko.

"Tolosaldeko TIC Astea-ren" hamairugarren edizioaren baitan antolatutako ikastaroa, LEHIBERRIk -Tolosaldeko Lehiakortasun eta Berrikuntzarako Foroa- eta ENPRESA DIGITALAk antolatuta. Ekimen honen helburua da, TIK-IKT erreminten erabilpena sustatzea Tolosaldeko enpresa sarean; banakako enpresari, enpresa txiki eta ertainez osatua dagoen sarean.

 

Nori zuzendua

Hiritarrak, ikasleak, langileak, langabeak, profesionalak, direktiboak eta enpresariak.

 

Informazio gehiago jaso nahi baduzu edota izena emateko, web orri hau bera erabili, edota lehiberri@tolosaldea.eus / telefonoa 943 654 501.

Aurreko edizioak »»