944 536 262
Featured image

Hobetu zure argazkiak eta bideoak sare sozialetarako

Ikasi estrategia on bat sortzen bezero potentzialak erakartzeko zure sare sozialen bidez eta horietan erakusten dituzun argazkiak eta bideoak hobetzen.

Tailer honetan, erraz ikasiko dituzu zure online irudia hobetzeko trikimailuak. Ordenagailu bat eta telefono mugikor bat besterik ez duzu behar, eta zure helburuak zehaztea.

Lau orduz, ikusiko dugu zein sare sozial den interesgarriena zure negoziorako, zein argitalpen-motak sortzen duen inpaktu handiena etorkizunean jarraitzailearengan eta nola aurreztu dezakezun edukia programatzen emandako denbora.

Gainera, zure argazkien itxura hobetzeko tipak erakutsiko dizkizut telefono mugikorrarekin eta erabiltzen errazak diren aplikazioekin; horrela, bideoak eta argazkiak editatu ahal izango dituzu, inpaktu handiagoa lortzeko.

 

Programa

  • Argazkiak eta bideoei bideratutako sare sozialak

1) Instagram vs Facebook

2) IG erreferentzia-kontuak eta balio-edukia

3) Edukiaren programazioa

4) IG inpaktu handiagoa sortzeko aplikazio interesgarriak

  • Mugikorrarekin argazkiak ateratzea

1) Oinarrizko kontzeptu batzuk: argia eta konposizioa

2) Formatuak

3) Zure telefono mugikorrean aldatu beharreko parametroak

4) Argazki-edizioa Snapseed bidez

 

  • Bideoak sare sozialetarako

1) Reels, Tik tok, IGTV

2) InShot (APP edizioa)

 

Norentzat:

Negozio txikiez arduratzen diren eta sare sozialetako kontuak kudeatzen dituzten pertsonentzat edo horretan hasi nahi dutenentzat.