Featured image

Hobetu zure salmenta-prozesua Storytelling bidez - BIC Bizkaia Ezkerraldea

Storytelling-tailer hau salmenta-prozesua hobetzera bideratuta dago % 100ean. Istorioak sortzen ikasiko duzu, nahiz eta zeure burua batere sortzailetzat ez izan. Istorio horiek zure produktuaren onurak jakinarazten eta zure salmenta-prozesua bizkortzen lagunduko dizute.

Zure lanari eta salmenta-prozesuari istorioak aplikatzeko metodo bat ikasiko duzu. Urratsez urrats gidatuko zaituen lan-egitura bat ikasiko duzu.

Nori zuzendua

Pertsuasiorako eta saltzeko beren ideien, produktuen edo zerbitzuen onurak jakinarazi behar dituzten profesionalentzat.

Izena emateko

BIC BIZKAIA EZKERRALDEAk lagundutako ikastaroa, BFAk finantzatutako "BBE etorkizuneko sektoreak" proiektuaren esparruan. Ezkerraldeko, Meatzaldeko eta Enkarterriko inskripzioek lehentasuna izango dute.

Egitaraua

Prestakuntza entretenigarria eta praktikoa da; izan ere, istorioz eta metaforaz betea dago (nola ez!).

Saioetan, bertaratutakoen proiektu errealak landuko dira. Horrela, beren aurkezpena eraiki ahal izango dute, eta, amaitzean, ikusiko dute tailerra baliagarria izan dela.

1. BLOKEA: Marrazten ikasi
Ikasiko dugu nola marraztu ideia bat besteen buruan ideia konplexuak komunikatzeko. Hemingway, Eugenio eta beste batzuen adibideak aztertuko ditugu.

2. BLOKEA: Storytellingaren hastapenak
Eskolan ikasitako istorio-egitura unibertsala ikusiko dugu, bai eta nola hobetu ere, Nike, Apple edo BMW markek egiten duten moduan. Urratsez urrats ikusiko dugu hori, zure markari edo proiektuari aplikatzeko.

3. BLOKEA: Pertsuasio-egitura
Hau da alderik teknikoena. Zure produktua eta zerbitzua analizatzen ikasiko duzu, hobeto komunikatu ahal izateko. Pausoz pauso, bete-betean asmatzera eramango gaituzten istorioak lortuko ditugu “sormenez beteak” lortuko ditugu.

4. BLOKEA: Aurkezpen on baten egitura
Hauek landuko ditugu: arretaren kurba, salmenta-pitch bat egiteko egitura ezin hobea eta pertsuasio-puntu guztiak modu natural eta errazean ukitzeko modua.
Egindako lana praktikan jartzeko, aurkezpena probatu egingo dugu ikaskideen aurrean.

Hizlaria

Roger Pastor ekintzaile digitala da, eta 25 proiektutan baino gehiagotan hartu du parte. 20 urte daramatza proiektuetan parte hartzen, ekintzaile, inbertitzaile nahiz aholkulari gisa. 2018an, Deloittek erosi zuen Pangea Reality, haren teknologiako eta errealitate birtualeko startupa. Saldu ondoren, 2 urte eta erdi eman zituen korporazioen munduan lanean. Literalki izugarriak diren proiektuetan parte hartzen eta ikasten aritu zen. Startupak eta korporazioak: haren ibilbidean ezustean agertu den konbinazio bitxia. 2023an bigarren liburua argitaratu zuen: ‘Pon un Beatle en tu empresa’ (Jar ezazu Beatle bat zure enpresan). Bertan, enpresei buruzko ikasgaiak biltzen ditu, Beatlesei eta beste protagonista askori buruzko istorioen bidez. Astero, negozioen gainean idazten du www.rogerpastor.comwebgunean.

Aurreko edizioak »»