Featured image

Green AI (AA berdea): Adimen artifizial jasangarria erakunde efiziente eta arduratsuak sortzeko

Jardunaldi honetan, zenbait aditu akademiko, ikertzaile, instituziotako ordezkari eta enpresa teknologiko elkartuko dira, eta aztertuko dute zer aurrerapen, erronka eta aukera dauden adimen artifiziala jasangarria eta efizientea izan dadin lortzeko. 

Hainbat hitz-hartze eta eztabaida izango dira, eta zenbait gai giltzarri landuko dira, hala nola AA eskala handian erabiltzeko arkitektura energetikoki efizienteak lortzea, nazioarteko erregulazioak sistema adimendunen garapenari eta operazioari nola eragiten dion jakitea eta enpresa-jarduerak ezinbestean norantz bilakatu behar duen ikustea esparru arautzaileak betetzeko eta AAren erabilera jasangarria sustatzeko.

Ekitaldiak bi bloke nagusi izango ditu:

  • Bloke teknikoa: AA jasangarri eta efizientearen aldeko ikerketan eta berrikuntzan ardaztuko da, eta Elkartek GRECO proiektuan dauden unibertsitate eta zentro teknologikoen partaidetza izango du.
  • Araudien eta enpresen blokea: araudiek zer dioten eta enpresek beren prozesuetan AA jasangarria nola erabiltzen ari diren aztertuko du.

Helburua

Jardunaldiaren helburua da elkarrizketa sustatzea zientzia, industria eta administrazio publikoaren artean, eta, ondorioz, AA arduratsua, efizientea eta energia-jasangarritasunaren helburuekin bat datorrena sustatzea.

Egitaraua (behin-behinekoa)

09:30 – 09:45 | Harrera eta erregistroa
09:45 – 10:00 | Jardunaldiaren hasiera
Elixabete Garcia, Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digitaleko Zuzendaria

Bloke Akademikoa – Ikerketa eta berrikuntza AA berdean
10:00 – 10:15 | Hitzaldia: AA eraginkor baterako algoritmoak
Iker Pastor, Deustuko Unibertsitateko Nazioarteko Harremanetarako Dekanordea
10:15 - 10:30 | Hitzaldia: GREEN monitorizaziorako arkitektura eraginkorrak
Josu Díaz de Arcaya, TECNALIAko Ikertzaile Nagusia
10:30 - 11:00 | Mahai-ingurua: Erronkak eta aukerak AA jasangarriaren ikerketan
TEKNIKER, Mondragon Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea, TECNALIA
11:00 – 11:30 | Hitzaldia – Solasaldia: AA energia-efizientziaz erabiltzen den kasuei buruzko eztabaida
Alex Eguia, Proiektuen Kudeatzailea TECNALIAn eta Iker Barrena, CEO Hispavista Labs

11:30 – 12:00 | Kafe-etenaldia eta networkinga

Araudien eta enpresen blokea - Erregulazioa eta jardunbide korporatiboak
12:00 – 12:45 | Hitzaldia:Adimen artifiziala modu jasangarrian hedatzeko esparru arautzaileak eta PNAV ekimena
José Antonio Jiménez Caballero, Digitalizazioaren koordinatzailea UNE Asociación Española de Normalización delakoan
12:45 – 13:30 | Mahai-ingurua: AA berdearen (green AI) aplikazio praktikoak
Repsol, BAIC, Multiverse Computing, Dominion I+D

13:30 – 14:00 | Agurra eta Networkinga