Featured image

GPT eta Gems komunikazio-ataletarako komunikazio-laguntzaile gisa

Sortu zure komunikazio-laguntzailea adimen artifizialarekin: ChatGPT (GPT) eta Gemini (Gems). Ikasi nola diseinatu, konfiguratu eta probetxua atera zure komunikazio-helburuen arabera.

Lan gehiegi eta denbora gutxi kalitatezko komunikatzeko?

Komunikazio-departamentu batean lan egiten baduzu edo hainbat proiektu kudeatzen badituzu, badakizu zer zaila den erritmoari eustea, ideiak sortzea, ondo idaztea eta koherentzia estrategikoa mantentzea.

Ikastaro praktiko honetan, zure adimen artifizialeko laguntzailea sortzen ikasiko duzu, urratsez urrats eta modu errazean, errepikakorrak diren atazak delegatu, azkartasuna irabazi eta zure eragina biderkatzeko.

Horretarako, bi tresna nagusi erabiliko ditugu: ChatGPT (GPT) eta Gemini (Gems). Amaieran argi edukiko duzu zein erabili kasu bakoitzean, zure komunikazio- edo eduki-marketineko helburuen arabera.

Zer eramango duzu ikastarotik?

  • Zein ataza delegatu daitezkeen argi ikustea, eta horretarako tresna egokiena aukeratzen jakitea (GPT ala Gem).
  • Zure lehen GPT pertsonalizatua, zure erakundearen tonua eta helburuekin bat datorrena.
  • Erabileran errendimendua hobetzeko gakoak.
  • ChatGPT edo Gemini noiz eta zertarako erabili behar den bereizteko irizpide argiak.

Baldintzak

Ez duzu ezagutza teknikorik behar. ChatGPT Plus kontuarekin lan egingo dugu (baina kontu arruntarekin ere jarraitu daiteke), eta Gemini erabiltzeko Gmail kontu bat izatea nahikoa da.

Nori Zuzendua

  • Komunikazioan edo eduki-marketinean lan egiten duten pertsonei, egunerokoan IA erabili nahi dutenentzat.
  • Testuak, ideiak eta estrategiak hobetuz denbora irabazi nahi duten taldeei.
  • Hainbat bezeroen komunikazioa kudeatzen duten freelance profesionalei, modu arin eta koherentean lan egiteko behar dutenentzat.

Aurreko edizioak »»