Featured image

Google Tag Manager Universal Analytics-erako eta Google Analytics 4rako

Analytics aurreratua zure webgunean ezartzeko tailer praktikoa Ikastaroa %100 praktikoa da, Google Analyticsekin webgunearen jarraipena egiten ikasteko. Google Analyticsen bertsioa unibertsalerako zein Google Analytics 4 bertsio berrirako balio du . Besterik ezean Universal Analytics eta Google Analytics 4 ezartzeak mugatu egiten ditu eskaintzen diren balio adierazleak. Tag Managerrek eskaintzen digun arintasunarekin eta malgutasunarekin bat eginez, posible da ezagutza handirik eduki gabe konfigurazio aurreratuak egitea eta erabakiak hartzeko egokiak diren negozio adierazleak lortzea.

 

Tailerrari ahalik eta etekinik handiena ateratzeko, 2 saio proposatzen dira, batetik bestera astebeteko tartea utzita. Kronograma hau da:

 

1. SAIOA: 

  • Testuinguruan kokatzea eta oinarriak finkatzea lehen saioan.
  • Banakako Neurketa Planarekin lanean hastea 
  • BANAKAKO LANERAKO ASTEA, ikasle bakoitzak bere webgunean beharrezkoak dituen konfigurazioak egin ahal izan ditzan, bigarren saioan analitikaren konfigurazioarekin modu pertsonalizatuan aurrera egiten jarraitu ahal izateko.

2. SAIOA:

  • Saioa %100 praktikoa da, eta pertsonalizatua, ikasle bakoitzaren Neurketa Plana ezartzeko.
  • Tailerraren onura nagusia da ikasleak bere inplementazioan aurrerapen handiak eginda izango dituen bigarren saioaren amaieran.

Norentzat: 

Google Analyticsekin lan egiten duen eta tresna horrek bere bertsio guztietan eskaini ditzakeen datuei etekin handiagoa atera nahi dien edozein pertsona. Marketin digitalean duen estrategiaren emaitzak neurtu nahi dituen eta prozesua Google Analyticsekin neurketak eginez hasi nahi duen edonor. Google Tag Managerren aurretiko ezagutzak dituen eta GA4ri euskarria emateko zer bilakaera izan duen ikusi nahi duen edozein

Programa:

  • Testuinguruan kokatzea, abantailak eta desabantailak
  • Lehenengo urratsak: 
    • Google Tag Managerren alta ematea eta edukiontziaren kodea inplementatzea 
    • Nola antolatzen da hierarkikoki Google Tag Manager 
    • Erabiltzaileak, baimenak eta lan arloak 
  • Konfigurazioa:
    • Kontuak eta edukiontziak 
    • Etiketak 
    • Aktibatzaileak 
    • Aldagaiak 
  • Funtzionamendua:
    • Lan arloa, bertsioak eta administratzailea  
    • Argitalpena eta aurrebista
  • Kasu praktikoak: 
    • Google Universal Analyticsen eta Google Analytics 4n oinarritutako Neurketa Plana inplementatzea
    • Jada konfiguratuta dagoen edukiontzi baten mantentze lanak eta eskalagarritasuna

 

Hurrengo edizioetara itzuli »»

Hurrengo edizioetara itzuli »»