Featured image

Google Analytics 4rekin lanean hasteko tailer praktikoa (online)

Google Analyticsen azken bertsioak aldaketa handia dakar web neurketarako tresna honen inguruan orain arte ezagutzen genuenari dagokionez. Horrek informazio bonbardaketa ekarri du, eta baliteke informazo hori dena iragazi, antolatu eta lehenetsi behar izatea aldaketaren irismena ulertzeko eta egunean jartzeko. Tailer praktiko honetan, Google Analyticsen bertsio berriarekin hasiko zara lanean, zure webgunera iristen den trafikoaren jarraipena egiteko.

 

Egitaraua

  • Zer da Google Analytics 4 eta zer desberdintasun dituen aurreko bertsioen aldean
  • Nola hasi lanean bertsio berriarekin
    • Google Analyticsen beste bertsio batetik migratu
    • 0tik hasi
  • Datu fluxuak
  • Gertaeretan (automatikoak eta pertsonalizatuak) oinarritutako datu eredua
  • Txostenak
  • Ezarpen estrategiak

 

Norentzat

  • Google Analyticsekin lan egiten duen eta Googlek aurreko bertsioei euskarria emateari utzi aurretik tresnaren bertsio berrira migratu nahi duen edozein.
  • Marketin digitalean duen estrategiaren emaitzak neurtu nahi dituen eta prozesua Google Analytics erabiliz hasi nahi duen edonor.

 

Aurreko edizioak »»