Featured image

Git Aurreratua

Git egungo merkatuan eskuragarri dagoen bertsioak kontrolatzeko sistema erabilienetako bat da eta bere ezagutza edozein software garapen ingurunetan oinarrizkoa bihurtu da. Hala ere, badaude git-en ezagunak ez diren hainbat tresna garapen prozesuan asko lagundu dezaketenak. Kurtso honetan tresna hauek erabiltzen ikasiko duzu, git-en barne funtzionamendua ulertuz.

Nori zuzendua

Git-ekin esperientzia minimo bat daukaten garatzaileak. Git-en oinarrizko erabilera egiten dutenak (pull, commit, push, …), baina bere ezagutzan sakondu nahi dutenak.

Programa

  1. Git-en barne funtzionamendua.
    1. Blob, tree, commit eta erreferentziak (tag, branch, HEAD).
    2. Working area, staging area eta biltegia.
    3. log eta reflog-a.
  2. Git zure neurrira.
    1. alias-ak.
    2. hook-ak.
    3. template-ak.
  3. Hainbat proiektu uztartzen.
    1. submodules.
    2. subtrees.
  4. Historian bug-ak aurkitu eta zuzentzen
    1. Arazoak aurkitzen: blame eta bisect.
    2. Historia berridazten: amend, reset eta rebase