Featured image

Git Aurreratua

Git egungo merkatuan eskuragarri dagoen bertsioak kontrolatzeko sistema erabilienetako bat da eta bere ezagutza edozein software garapen ingurunetan oinarrizkoa bihurtu da. Hala ere, badaude git-en ezagunak ez diren hainbat tresna garapen prozesuan asko lagundu dezaketenak. Kurtso honetan git erabiltzen ikasiko duzu, bere barne funtzionamendua ulertuz.

 

Nori zuzendua

Git-ekin esperientzia minimo bat daukaten garatzaileak. Git-en oinarrizko erabilera egiten dutenak (pull, commit, push, …), baina bere ezagutzan sakondu nahi dutenak.

 

Programa

  1. Git-en oinarriak
    1. Lan eremua, staging area eta biltegia
  2. Git-en barne funtzionamendua
    1. Git-en objektuak: Blob, tree eta commit-ak
    2. Erreferentziak: branch, HEAD eta etiketak
  3. Historian erroreak aurkitu eta zuzentzen
    1. Arazoak aurkitzen: blame eta bisect
    2. Aldaketak desegiten
    3. Historia berridazten: amend, reset eta rebase
  4. Git gure neurrira
    1. Git-en konfigurazioa
    2. alias-ak
    3. hook-ak
    4. template-ak
  5. Hainbat proiektu uztartzen
    1. submodules
    2. subtrees

Aurreko edizioak »»