Gidatu Adimen Artifizialeko estrategia zure enpresan
53 ordu presentzialeko prestakuntza, aurretiko ezagutza tekniko aurreraturik gabe,beren erakundeetan eraldaketa teknologikoa gidatu nahi duten profesionalentzat.
Prestakuntza hau SPRI Enpresa Digitalak antolatu du, BAIC (Adimen ArtifizialarenEuskal Zentroa) eta Mondragon Unibertsitatea lagun dituela, eta Ikerlaneko eta gonbidatutako beste aditu batzuen eskutik garatzen da.
Ikastaroak aukera emango dizu zure enpresan Adimen Artifiziala (AA) estrategikoki txertatzeko, erabilera-kasuak identifikatzeko, berrikuntza bultzatzeko eta ibilbide-orri errealista eta pertsonalizatu bat diseinatzeko.
HELBURUA
Negozio-liderrak eta proiektu-arduradunak prestatzea, beren erakundeetan AA proiektuak modu estrategiko, praktiko eta arduratsuan diseinatu, lideratu eta ezartzeko, betiere enpresaren benetako erronkei eta aukerei erantzunez.
NORI ZUZENDUTA DAGO
Euskadiko enpresetako teknologia, berrikuntza, negozio edo produktu arduradunentzat. Bereziki egokitua da aurretiko ezagutza teknikorik (programazio edo datu-zientziarik) ez duten profilentzat, baina ikuspegi estrategikotik AAren aukerak aprobetxatu nahi dituztenentzat.
PROGRAMA
Nahitaezko moduluak
1. modulua – AAren eta AA prediktiboaren hastapenak
Zer da adimen artifiziala (AA) eta nola funtzionatzen du? AA tradizionalaren kontzeptuak, eredu-motak, AA prediktiboa, emaitzak interpretatzea eta enpresari aplikatutako erabilera-kasuak.
2. modulua – AA sortzailea
Negozioari aplikatutako AA sortzailea: LLMak, erabilera-kasuak, prompting-teknikak, datu propioekin pertsonalizatzea, eta laguntzaileak sortzeko no-code tresnak.
3. modulua – Segurtasuna, pribatutasuna eta legezkotasuna
AA arduraz erabiltzea: erregulazioa, printzipio etikoak, datuak babestea, zibersegurtasuna eta arriskuak kudeatzea.
4. modulua – Datuaren gobernua
Nola egituratu, kudeatu eta prestatu enpresaren datuak, AAk balioa eman dezan: kalitatea, trazabilitatea eta erakunde-heldutasuna.
5. modulua – Automatizazio adimenduna enpresan
AAn oinarritutako soluzioak, efizientzia hobetzeko, zeregin errepikakorrak murrizteko eta barne-prozesuak azeleratzeko.
6. modulua – Azpiegitura, Hedapena eta Eragiketak (OPS)
AA hedatzeko funtsezko kontzeptuak liderrentzat: monitorizazioa, errendimendua, eragiketak eta erabaki informatuak hartzea.
7. modulua – Enpresaren ibilbide-orri teknologikoa diseinatzea
Ibilbide-orri baten eraikuntza praktikoa: faseak, baliabideak, arriskuak eta proiektu eskalagarriak.
Amaierako saioa – SPRI eta BAIC
Adituen ponentziak, Euskadiko enpresek eskura dituzten baliabideak eta laguntzak.
________________________________________
Bi ibilbide aukeran:
1. ibilbidea – AA prediktiboa (ikasketa automatikoa)
Ikasketa automatikoaren funtsezko kontzeptuak enpresentzat: eredu gainbegiratuak, ebaluazioa, metrikak eta eskura dauden tresnak.
2. ibilbidea - Automatizazioa
Nola inplementatu AAn oinarritutako automatizazioak: fluxu adimendunak, botak, tresnak integratzea eta erabilera-kasu errealak.
IZENA EMATEKO PROZESUA ETA HAUTAKETA-IRIZPIDEAK
Talde homogeneoak osatzeko eta ikaskuntza-esperientziarik onena ziurtatzeko, irizpide hauek aplikatuko dira: Beharrezkotzat joz gero, informazio gehigarria eskatu ahalko da aurrez izena emandako pertsonen profila hobeto ezagutzeko. Egoitza bakoitzak kudeatuko ditu bere inskripzio- eta itxaron-zerrendak.
Hautaketa-irizpideak:
- Profil profesionala: lehentasuna lider tekniko, proiektuburu eta exekutiboek izango dute.
- Taldeen oreka: ezagutza-maila parekoak dituzten partaideekin osatuko dira taldeak.
- Ezartzeko gaitasuna: ikasitakoa, enpresan aplikatzeko asmoa eta gaitasuna baloratuko da.
- Banaketa orekatua: Eskaria handia bada, enpresa bakoitzeko parte-hartzaile bat lehenetsiko da.
IRAKASLEAK
Mondragon Unibertsitateko, BAICeko eta Ikerlaneko adituek emango dute, bai eta sektoreko profesionalek ere.
Informazio gehiago edo zalantzak argitzeko: cursoiaenpresadigitala@mondragon.edu

