Gidatu Adimen Artifizialeko estrategia zure enpresan
50 ordu presentzialeko prestakuntza, aurretiko ezagutza tekniko aurreraturik gabe,beren erakundeetan eraldaketa teknologikoa gidatu nahi duten profesionalentzat.
Prestakuntza hau SPRI Enpresa Digitalak antolatu du, BAIC (Adimen ArtifizialarenEuskal Zentroa) eta Mondragon Unibertsitatea lagun dituela, eta Ikerlaneko eta gonbidatutako beste aditu batzuen eskutik garatzen da.
Ikastaroak aukera emango dizu zure enpresan Adimen Artifiziala (AA) estrategikoki txertatzeko, erabilera-kasuak identifikatzeko, berrikuntza bultzatzeko eta ibilbide-orri errealista eta pertsonalizatu bat diseinatzeko.
HELBURUA
Negozio-liderrak eta proiektu-arduradunak prestatzea, beren erakundeetan AA proiektuak modu estrategiko, praktiko eta arduratsuan diseinatu, lideratu eta ezartzeko, betiere enpresaren benetako erronkei eta aukerei erantzunez.
NORI ZUZENDUTA DAGO
Euskadiko enpresetako teknologia, berrikuntza, negozio edo produktu arduradunentzat. Bereziki egokitua da aurretiko ezagutza teknikorik (programazio edo datu-zientziarik) ez duten profilentzat, baina ikuspegi estrategikotik AAren aukerak aprobetxatu nahi dituztenentzat.
PROGRAMA
1. modulua – AA sortzailea
Negozioari aplikatutako AA sortzailea: LLMak, erabilera-kasuak, prompting-teknikak, datu propioekin pertsonalizatzea, eta laguntzaileak sortzeko no-code tresnak.
2. modulua – AA prediktiboa
Ikasketa automatikoaren funtsezko kontzeptuak enpresentzat eta barne-prozesuak azeleratzeko.
3. modulua – Segurtasuna, pribatutasuna eta legezkotasuna
AA arduraz erabiltzea: erregulazioa, printzipio etikoak, datuak babestea, zibersegurtasuna eta arriskuak kudeatzea.
4. modulua – Datuaren gobernua
Nola egituratu, kudeatu eta prestatu enpresaren datuak, AAk balioa eman dezan: kalitatea, trazabilitatea eta erakunde-heldutasuna.
5. modulua – Automatizazio adimenduna enpresan
Nola inplementatu AAn oinarritutako automatizazioak: fluxu adimendunak, botak, tresnak integratzea eta erabilera-kasu errealak.
6. modulua – Azpiegitura, Hedapena eta Eragiketak (OPS)
AA hedatzeko funtsezko kontzeptuak liderrentzat: monitorizazioa, errendimendua, eragiketak eta erabaki informatuak hartzea.
7. modulua – Enpresaren ibilbide-orri teknologikoa diseinatzea
Ibilbide-orri baten eraikuntza praktikoa: faseak, baliabideak, arriskuak eta proiektu eskalagarriak.
Amaierako saioa – SPRI eta BAIC
Adituen ponentziak, Euskadiko enpresek eskura dituzten baliabideak eta laguntzak.
________________________________________
IRAKASLEAK
Mondragon Unibertsitateko, BAICeko eta Ikerlaneko adituek emango dute, bai eta sektoreko profesionalek ere.
Informazio gehiago edo zalantzak argitzeko: cursoiaenpresadigitala@mondragon.edu

