Featured image

Gidatu AA zure enpresan: estrategiak eta arrakasta kasuak lehiakor izaten jarraitzeko (On line)

Egin bat gurekin beren enpresetan Adimen Artifizialaz modu estrategikoan baliatu nahi duten profesionalei zuzendutako webinar esklusibo honetan. 
Online saio honetan deskubrituko duzu nola eralda dezakeen AAk zure negozioa, inpaktu handiko aukeren identifikatzen eta benetako proiektuak inplementatzen ere lagunduta. 

Consuelo Verduren eta BAICeko Iñaki Suarezen parte hartzearekin eta enpresa baten erabilera errealeko kasu baten aurkezpenarekin, AA eraldaketarako motor izan daitekeela aztertuko dugu. Gainera, Eli Garciak, Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digitaleko zuzendari berriak, AA Euskadiko enpresentzat eragiten ari den eraldaketaren barruan gaur egun dauden erronka eta aukera nagusiak aurkeztuko dizkigu. 

Saio hau SPRI Enpresa Digitalak, BAICekin eta Mondragon Unibertsitatearekin lankidetzan, antolatutako prestakuntza ikastaro berriaren aurkezpenean kokatzen da, eta etorkizunean Euskal Herriko enpresetan AAko liderrak izango direnak trebatzera bideratuta dago.
 

Norentzat:

Online saio hau teknologia, berrikuntza edo produktuaren gaineko proiektuen arduradunentzat da, bai eta bere erakundeen lehiakortasuna eta eraldaketa teknologikoa bultzatzeko AA modu praktikoan nola aplikatu jakin nahi duten negozio exekutiboentzat ere.

Programa: 
1. Ongietorria (5 min)

  • Hizlaria: Eli Garcia, Eraldaketa Digitaleko zuzendaria, Industria Saila, Eusko Jaurlaritza.
  • Edukia: Antolatzaileen aurkezpena eta AA erabiltzen hastea gidatzeak duen garrantzia.

2. Nola erabili AA enpresa garaiezina izateko (30 min)

  • Hizlaria: Consuelo Verdu, Partner @ NCompany.
  • Edukia: AA modu eraldatzailean erabiltzeko eta merkatuan lider gisa posizionatzeko estrategiak, inpaktu handiko proiektuak identifikatuta eta hazkundea sortuta.

3. Ikastaro berriaren aurkezpena: Gidatu AA zure enpresan (15 min)

  • Hizlaria: Beatriz Laskurain, Mondragon Unibertsitatea.
  • Edukia: Ikastaroaren moduluen, helburuen eta onuren azalpen zehatza, eta ikastaroak AAko proiektu errealak gauzatzen nola lagunduko duen ere azaltzea.

4. BAIC: Business casetik use casera (10 min)

  • Hizlaria: Iñaki Suarez, Teknologiako zuzendaria, BAIC.
  • Edukia: Roadmapa erakunde batean AA aplikatzeko, erronkaren definiziotik hasita eta erabilera kasu bat gauzatu arte.

5. Industria-enpresa bat IArekin eraldatzen: GHI Smart Furnaces kasua (20 min)

  • Hizlaria: Ioseba Alonso, 4.0 Ingeniaritzako arduraduna, GHI Smart Furnaces
  • Edukia: GHI Smart Furnaces aluminio birziklapeneko liderrak IA nola integratzen duen erakutsiko dugu, eraginkortasuna eta lehiakortasuna hobetzeko.

6. Galdera eta erantzunen txanda eta amaiera (10 min)

  • Hizlaria: Ikastaroaren koordinazioa.
  • Edukia: Bertaratutakoen galderei erantzuteko tartea eta ikastaroan izena emateko egin beharreko urratsak aurkeztea.

Hurrengo edizioetara itzuli »»

Hurrengo edizioetara itzuli »»