Featured image

Gemini kontrolpean: datuen subiranotasuna eta segurtasuna hodeiko ekosistema batean (Online, euskeraz)

Analisi-ahalmen izugarria ematen du hodei korporatiboaren azpiegituran hizkuntza eredu handiak integratzeak, baina datuen kokapenaren eta tratamenduaren gaineko erabateko kontrola eskatzen du.

Jardunaldi honetan aztertuko da nola hedatu daitekeen adimen artifiziala hodei pribatuko inguruneetan, ziurtatzeko datuak ez direla erakundearen ingurune kontrolatutik ateratzen. Helburua da teknologia-arduradunei laguntzea negozio-datuekin elikatuko den AA bat modu seguruan integratzen, informazioa kontrolpean egon dadin eta erantzun guztiek erakundearen segurtasun-estandarrak bete ditzaten.

Gai eta kontzeptu orokorrak

Datuen subiranotasuna eta kokapena; eredu pribatuak hodeian; identitateen eta sarbideen kudeaketa eredu aurreratuetarako; AA modu seguruan integratzea barruko datu-biltegien bidez; enkriptatze-protokoloak inferentzia-prozesuetan.

Norentzat

Edozein profesional, edozein dela ere bere espezializazio-arloa, IA sortzailea segurtasun-estandarren arabera, arriskuak arinduz eta datuak babestuz erabiltzen jakin nahi duena.

 

banner