Garapen-ingurune integratuak (IDEak) eta AA
Softwarearen garapena betiko aldatu da, eta iraganeko kontua da kodea lerroz lerro idaztea.
Ingurune agentikoek teknologia-taldeei egin diezaieketen ekarpenaren ikuspegi praktiko, eguneratu eta zintzoaren beharra dago, talde horien maila teknikoa dena dela, eta behar horretatik sortu da jardunaldi hau.
Teknologia horiek gaur egun dakartzaten aukerak aztertu eta azalduko dira: zerk funtzionatzen duen, zer muga dituzten eta nola txerta daitezkeen eraginkortasunez taldeen eguneroko lanetan.
Jardunaldi honetan, AAz indartutako IDEen gaur egungo egoera aztertuko dugu, eta arreta berezia jarriko dugu joera markatzen ari diren hiru proposamenetan: VS Code + GitHub Copilot, Cursor eta Google Antigravity.
Jardunaldian parte hartzen dutenek tresna horiek martxan ikusi ahal izango dituzte, zuzeneko erakustaldi eta konparaketen bidez, eta baloratu ahal izango dute zein egokitzen den hobeto beren lan-ingurunera.
Arreta berezia eskainiko zaie erabilera ohikoenei: osatze automatiko adimenduna, hizkuntza naturaletik kodea sortzea, errefaktorizazio lagundua, dokumentazio automatikoa, testen sorrera eta erroreak detektatzea. Azkenik, teknologia horiek aplikatu dituzten benetako enpresen kasuak ere ikusiko ditugu.
Aurkeztuko diren tresnek badituzte doako planak edo probaldiak, eta parte-hartzaileek beste kosturik gabe hasi ahal izango dute erabiltzen.
Norentzat
Bai programazioan esperientzia duten profil teknikoak eta bai esperientziarik ez izanagatik teknologia horien eragina ulertu nahi dutenak.
Baldintzak
Komeni da aldez aurretik esperientzia izatea kodea idazten edo irakurtzen. Hala ere, ez da programatzen jakin behar jardunaldiari zailtasunik gabe jarraitu ahal izateko. Erakustaldien ardatza prozesuan egongo da, ez emaitzan.
Egitaraua
- Programazio agentikoa. Sarrera.
- Testuinguru-kudeaketa
- VSCode + Copilot
- Cursor
- Google Antigravity
- Segurtasuna eta pribatutasuna
- Benetako enpresetako kasuak
- Ondorioak eta etorkizuna

