Featured image

Gaia-X Open-Source Software (OSS) Community, datu-espazioen eraikuntzaren giltzarria (Euskal encounter)

OpenGune - Hitzaldien gunean

Datu-azpiegitura seguru eta federatu bat sortzea du helburu Gaiak-Xk. Han, enpresek eta herritarrek beren datuak partekatu ahal izango dituzte, haien gaineko kontrola beren esku izanda, beren datuekin zer gertatzen den eta non gordetzen diren une oro erabakiz, eta haien subiranotasuna beti gordez. Hori lortzeko Gaia-Xk proposatutako arkitektura deszentralizazioaren printzipioan oinarritzen da, eta estandar komun bati jarraitzen dioten banakako plataforma askoren emaitza da: Gaia-X estandarra.

Hitzaldi honetan, hurbilketa hori azalduko da, Gaia-Xrekin bateragarria izateak zer esan nahi duen eta azken erabiltzaileari partekatze-espazio seguruak eskaintzeko pieza guztiak nola elkartzen ditugun argitzen saiatzeko. Gainera, helburua da datu errealen espazioen inplementazioa gauzatu den edo garatzen ari den zenbait proiekturen bidez adibideak ematea, estandar horri jarraituz. Zehazki, EAEn garatutako ikerketa-proiektu baten xehetasunak azalduko dira: EKODATA (https://www.ekodata-project.eu/). Interesekoa da, hain zuzen, datu-espazioak nola baliozkotu duelako ardatz, eta horretarako GAIA-Xren arkitekturako elementuetan oinarritzen delako.

Izena emateko

Ekitaldi hau 2023ko Euskal Encounterren programaren atal bat da. Lekua mugatua da.

Norentzat

Ekosistema arautu eta seguru berrietan datuak konpartitzeari eta tratatzeari etorkizun handia ikusten dioten teknologiaren zale sutsuentzat.

Hizlaria

Ana Isabel Torre, Ingeniaritza Informatikoan doktorea (EHU). 2011tik ari da lanean TECNALIAn; gaur egun, High Performances Architectures-en (HPA) Core-ren arduraduna da Tecnaliaren Unitate Digitalean, eta Big Data teknologietako, datuen gobernaketako eta Cloud Continuum-eko ikerketaren buru da.Beraz, Big Data/Big Data Analytics arloetan eta datuei orientatutako arkitekturetan proposamenak egiteko lankidetzan, teknologia berrien ebaluazioan eta proiektuak diseinatu eta ezartzean datza bere jarduna, eta batez ere biltegiratzearen, eraldaketaren (ETL) eta batch-en bidezko edo denbora errealeko azterketaren eta kontsultaren inguruan dihardu. Haren azken ikerketek honako hauek dituzte ardatz: 4.0 industriaren, energiaren eta garraioaren esparruko ekoizpen-inguruneetan prozesu analitikoak operazionalizatzea; eredu analitiko horiek ertzeko konputaziora eta haren gisako beste konputazio-ingurune konplexu batzuetara egokitzea; eta, azkenik, datuen gobernaketa ikertzea zenbait kontzepturen inguruan, hala nola partekatzearen edo kalitatearen inguruan.

Hurrengo edizioetara itzuli »»

Hurrengo edizioetara itzuli »»