Featured image

Fitness-etik haratago: IA eta Wearableak eguneroko bizitzan

Hitzaldi honetan, Adimen Artifizialak (AA) nola eraldatzen ari den wearablen mundua aztertuko dugu, fitness-eko erabilera tradizionalaz harago. Gailu hauek ospea lortu dute urratsak neurtzeko eta osasun fisikoa kontrolatzeko gaitasunagatik, baina IAren integrazioak aukera berriak ireki ditu gure eguneroko bizitza modu berritzaile eta pertsonalizatuetan hobetzeko.

"Tolosaldeko TIC Astea-ren" hamairugarren edizioaren baitan antolatutako ikastaroa, LEHIBERRIk -Tolosaldeko Lehiakortasun eta Berrikuntzarako Foroa- eta ENPRESA DIGITALAk antolatuta. Ekimen honen helburua da, TIK-IKT erreminten erabilpena sustatzea Tolosaldeko enpresa sarean; banakako enpresari, enpresa txiki eta ertainez osatua dagoen sarean.

Tolosaldeako inskripzioek lehentasuna izango dute.

 

Nori zuzendua

Hiritarrak, ikasleak, langileak, langabeak, profesionalak, direktiboak eta enpresariak.

 

Informazio gehiago jaso nahi baduzu edota izena emateko, web orri hau bera erabili, edota lehiberri@tolosaldea.eus / telefonoa 943 654 501.

banner

Aurreko edizioak »»