Featured image

Financial modeling ikastaroa Power BIrekin

Eguneroko jardunean reporting tresna bat behar duten finantza-zuzendari eta controller-ei zuzenduta.

Helburuak

  • Egoera-orri finantzarioak modu automatizatuan sortzea.
  • Edozein erakunderen reporting finantzariorako beharrezko ezagutzez jabetzea.
  • Erabaki estrategikoak hartzeko orduan enpresak duen informazio kritikoa kudeatzeko aginte-panela sortzea. 

Nori zuzendua

  • Finantza zuzendari eta controller-ak.
  • Enpresen kudeaketa eta zuzendaritzako ikasketetan graduatuak eta lizentziatuak, aurretik Power Bi-n formakuntza egin dutenak zein kontularitza eta finantzen arloan ezagutza eta/edo eskarmentua dutenak.

Power Bi-ren aurretiko ezagutza izatea ezinbestekoa da

 

Programa

1. modulua: REPORTING-A POWER BI-REKIN- HASTAPENAK

1. Business Intelligence- Sarrera

  • Erabakiak hartzea
  • Aginte-panelak eta Key Performance Indicator (KPI) tresnak

2. Power Bi-ren oinarriak

  • Power Query
  • Modelatzea
  • DAX lengoaia
  • Bistaratzeak

 

2. modulua: FINANTZA-EREDUA SORTZEA

1. Financial modelling- Sarrera
2. Finance model

  • Taulak eta zerrendak
  • ETL prozesuak

3. Oinarrizko egoera-orriak sortzea

  • Liburu-egunkaria
  • Batura eta saldoen balantzea
  • Liburu-egunkari nagusia
  • Emaitzen kontaketa
  • Egoeraren balantzea

4. DAX lengoaia- Aurreratua

  • Analisi horizontala
  • Analisi bertikala
  • Kontabilitateko egoera-orri eta egoera-orri finantzarioen KPI-ak- Sarrera

5. Bistaratzea eta nabigazioa


3. modulua: POWER PLATFORM-EKIN INFORMAZIOA PARTEKATZEA

1. Elkarlanerako tresnak

  • PowerBI Service

2. Power Platform ekosistema

  • Tresnak eta aplikazioak

 

Emaitzak

  • Microsoft Power Bi-ren kontzeptu aurreratuak ulertzea eta erabiltzen jakitea.
  • Informazioa konektatzea.
  • Kontabilitateko egoera-orriak modu automatizatuan sortzea.
  • Adimen tenporala erabiltzea egoera-orri finantzarioen garapenaren segimendua egiteko.
  • Zure enpresarentzat garrantzizkoa den edozein KPI finantzario kalkulatzea.
  • Enpresaren egoera islatzen duen aginte-panel finantzarioa diseinatzea.
  • Datu objektiboetan oinarrituta erabakiak hartzeko informazioa izango duzu eskura.
     

Hizlaria

Ana García-Serrano Echezarreta. Business Intelligence eta Kudeaketa Kontroleko aditua. 25 urteko esperientzia du zuzendaritza nagusian, merkataritzan, finantzaketan eta eragiketetan, aholkularitzan eta auditoretzan.

Aurreko edizioak »»