Featured image

Ezarri zure erakundearen roadmap digitala, eta arrakastaz garatuko dituzu zure adimen artifizialeko proiektuak eta data-proiektuak

Zenbat zalantza sortzen zaizkigu gure erakundean digitalizazio-proiektu bati ekiteko orduan? Erantzuna zein den badakigu: asko. Eta lasaitu ederra hartuko duzu: joaten garen leku guztietan dituzte zalantzak, adimen artifizialaren eta dataren esparruan enpresek duten eskarmentu-maila edozein dela ere.

Roadmap digital bat ezartzea funtsezkoa da digitalizazio-proiektuak arrakastaz garatzeko, honako arrazoi honengatik: roadmapa ezartzearekin batera helburuak, zergatiak eta beharrizanak ere zehaztuko ditugu. Eta are gehiago, proiektua erakundearen beharrizan estrategikoekin lerrokatuta dagoela bermatuko dugu, fokua galdu gabe.

Izan ere, hasiko al zinateke zure etxea eraikitzen plano onik izan gabe? 

Tailer honetan roadmap digitalaren garrantziaz hitz egiteaz gain, berau definitzeko eta gauzatzeko tresna erabilgarriak partekatu nahi ditugu. Gainera, proiektu hipotetikoaren ideia bat garatuko dugu bertaratutakoekin urratsez urrats, prozesu hori beren erakundeetan erreplika dezaten.

 

Helburuak

  • Roadmap digital on bat izatearen garrantzia nabarmentzea eta maisu-plan hori zertan datzan erakustea.
  • Digitalizazio-proiektuaren adibide bat eta roadmap horretan kontuan hartu beharreko funtsezko zutabeak garatzea guztion artean.
  • Hori gauzatzeko ezar ditzakegun tresnak ikustea.
  • Gure negozioaren itzultzaileak izaten ikasiko dugu, hartara, gure digitalizazio-planean zer nahi dugun eta, batez ere, zer ez dugun nahi zehazteko.

 

Programa

  1. Bertaratuen eta hizlarien aurkezpena
  2. Jar ditzagun testuinguruan: roadmap digitala eta haren garrantzia
    • Zer den eta zer osagai dituen
    • Zergatik den hain garrantzitsua
    • Erabil ditzakegun tresnak eta gakoak
  3. Has gaitezen lanean:
    • Zure enpresak ba al du roadmap digitalik? Abiapuntua.
    • Digitalizazio-proiektu bat ezartzea. Pentsa dezagun elkarrekin:
      • Garatu beharreko hobekuntza-eremu bat identifikatuko dugu elkarrekin
      • Konponbidea garatzea: adimen artifizialarekin edo datuen analitikarekin arazoa konpontzeko ideia-jasa
      • Konponbidearen bideragarritasuna eta izan dezakeen inpaktua ebaluatuko dugu.
      • Elkarrekin definituko ditugu konponbidearen irismena, helburuak eta gauzatzeko beharrezkoak diren baliabideak (hipotetikoki)
      • Metrikak: neurtzen ez dena ez da hobetzen. Nola jakin dezakegu arrakastatsua izan den?
      • Abian jartzeko plana
    • Gure roadmap digitalaren emaitza ikusiko dugu
    • Zeintzuk izan daitezke hurrengo urratsak? Behin horiek definituta, zer aukera ditugun aztertuko dugu.
  4. Ondorioak eta galderak errepasatuko ditugu (gehien gustatzen zaigun zatia) eta gure enpresan inplementatzeko tresnez beteta agurtuko dugu elkar.

 

Betekizunak

  • Adimen artifizialeko proiektuekiko eta datuen analitika aurreratuarekiko interesa izatea.
  • Ez da ezagutza teknikorik behar (horiek badituzu, zoragarri); roadmap digitala garatzeko estrategiaz eta tresnez hitz egingo dugu, eta negozioaren beharrizanen itzultzaile izateko moduaz.
  • Parte hartzeko eta ideiak emateko gogo handia. 

    banner

 

Aurreko edizioak »»