Featured image

ezagutzen duzu bisitatzen zaituen turista? - BASQUETOUR (online)

Ziur nago, bisitatzen zaituen turista nolakoa den galdetzen badizut, gai izango zarela erradiografia bat edo batzuk atera eta tipifikatzeko. Azken finean, harreman zuzena baituzu haiekin eta haiek ezagutzeaz arduratzen zara.

Baina, arduratu al zara zure webgunea, sare sozialak eta abar turista horiei zuzenduta dauden egiaztatzen? Egokitu al dituzu mezuak, edukiak, ikusi bezain laster jakin dezaten zure negozioa dela bilatzen dutena?
 

Tailer praktiko horretan, erabiltzaile profilak egingo ditugu. Profilatze horri esker, kontrastatuko dugu ea benetan maila digitalean zuzentzen zaren, salmentak ixtea lortzeko, eta, batez ere, lagunduko dizugu Ekintza Plan bat egin dezazun, iritsi nahi duzunarengana iristen zarela bermatzeko.

Gainera, jarraibideak emango dizkizugu benetan lortzen ari zaren neurtzen ikas dezazun.


Helburua

Turista digitala ezagutzea, bisita, erreserba, dei eta kanal digital gehiago lortzeko.

Norentzat

Tailer praktikoa da, sektore turistikoko edozein profesionalentzat, digitalki negozioa ezagutzera emateko eta erreserbak, bezeroak eta abar lortzeko interesa duen turista iritsi eta erakartzen duela bermatu nahi badu.

Egitaraua

  • Turismo negozioaren estrategia digitalean
  • Buyer persona identifikatzea,
  • Hitz gakoen definizioa,
  • Webgunearen estrategia,
  • Neurketa Google Analyticsekin,
  • Bistaratzea Google data studioarekin

Aurreko edizioak »»