Ezagutzaren kudeaketa Obsidian-ekin eta AArekin (zure datuen kontrola galdu gabe)
Ohar sakabanatuetatik lokaleko sistema adimendun batera: nola dokumentatu hobeto zure lana eta nola izan Obsidian eta AA tresnen laguntza pribatutasuna sakrifikatu gabe.
Nori zuzendua
Zerbitzu-, industria- edo aholkularitza-enpresetako profesionalak eta ekipoak, baldin eta:
- Dkumentazio askorekin lan egiten badute (txostenak, prozedurak, aktak, proiektuak).
- Denbora galtzen badute informazioa bilatzen edo jada egina dagoen lana errepikatzen.
- AA erabili nahi badute pentsatzen, idazten eta laburtzen laguntzeko, baina informazio sentikorrik erakutsi gabe.
Ez da beharrezkoa esperientziarik izatea Obsidianekin edo AArekin; nahikoa da ordenagailuaren ohiko erabilera.
Helburuak
Tailerra amaitzean, parte-hartzaileak gai izango dira hauetarako:
- Ulertzea zer den Obsidian eta zergatik den ezagutza kudeatzeko oinarri lokal eta pribatu egokia.
- Oinarrizko ohar- eta dokumentazio-sistema bat muntatzea zure ordenagailuan (vault, egitura eta txantiloiak).
- Obsidian egunerokoan erabiltzea: oharrak hartzea, bilerak dokumentatzea, prozedurak sortzea eta informazioa lotzea.
- Obsidian AAko tresnekin konektatzea modu seguru eta kontrolatuan (zer bidali, zer ez, eta nola).
- Zure ekipoan edo enpresan ezartzeko plan erraz bat definitzea (lehen pilotua, plantilla komunak eta ohiturak).
Eduki nagusiak
1. Obsidianen oinarriak lokaleko “bigarren garun” gisa
- Zer den vault bat, nola antolatu (proiektuak, prozesuak, pertsonak).
- Oharrak Markdown-en, ideien arteko loturak eta grafiko-ikuspegia.
2. Lan profesionalerako egiturak eta txantiloiak
- Nola sortu txantiloiak (bilerak, proiektuak, prozedurak)
- Bilaketa, etiketak eta jardunbide onak dena azkar aurkitzeko.
3. Segurtasuna, kopiak eta lokaleko lana
- Datuak hodeira igo gabe lan egitea lehenespenez.
- Segurtasun-kopia eta sinkronizazio kontrolatuko aukera errazak (Google Drive, iCloud, etab.)
4. Sarrera praktikoa: Obsidian + AA
- Zer bidal daitekeen eta zer ez AA batera.
- Adibideak: aktak laburtu, testuak hobetu, zereginak eta erabakiak atera oharretatik abiatuta.
- AAren aukerak lokalean edo datu anonimizatuekin.
5. Zure enpresarentzako ekintza-plana 30 egunetan
- Talde pilotu bat eta lehen “ezagutza-biltegi” bat definitzea.
- Hasteko funtsezko 3 dokumentu/prozesu aukeratzea.
- Obsidian eta AA eguneroko lan fluxuan integratzeko filosofia.

