Featured image

Ezagutu RPA (Robotic Process Automation), zure enpresaren informazioa kudeatzeko egungo eskuzko prozesuak automatizatuko dituen teknologia (online)

RPA informazioaren kudeaketaren panoraman sartu da, baliabide gutxiagorekin emaitza hobeak lortzea ahalbidetzen duen teknologia gisa, hau da, informazioaren kudeaketaren produktibitatea handitzen duen teknologia gisa.

Automatizazioa zeregin sinpleetan aplika daiteke, baina dedikazio eta denbora handia eskatzen dutenetan (hala nola, hainbat datu-basetan informazioa bilatzea, erregistro berrietan informazioa "kopiatzea eta itsastea") edo ezagutza tekniko handiagoa eskatzen duten zereginetan (web scraping, edukien migrazioa, business intelligence).

RPAren sarrera minutu batean

Jardunaldi hau ZOOM bideokonferentzia-plataformaren bidez emango da online.
Toki mugatua.

   

Helburuak

  • RPA teknologia ezagutaraztea
  • Enpresei nola egiten dien mesede erakustea
  • Eskuzko prozesu automatizagarriak identifikatzen irakastea.
  • RPA proiektu bat nolakoa izango litzatekeen ulertzea

   

Nori zuzendua

  • Edozein arlotan informazioa kudeatzeko prozesuen produktibitatea hobetu nahi duten enpresak: ekoizpena, salmentak, erosketak, giza baliabideak, bezeroarentzako arreta, kontabilitatea eta finantzak, sistemak, marketina... 
  • Enpresen eraldaketa digitalean inplikatutako pertsonak

   

Programa

  • Zer da RPA?
  • Enpresentzako onurak
  • Nola detektatu eskuzko prozesu automatizagarriak zure enpresan?
  • Erabilera-kasuak
  • Merkatuko produktuen ezaugarriak
  • Arrakasta-kasuak
  • RPA proiektu bat definitzea

 

Aurreko edizioak »»