Featured image

Ezagutu CRM metodologiarik eraginkorrena zure bezeroekiko harremanak hobetze aldera

Pandemiaren ondorengo inguruneak bezeroekin harremanetan jartzeko modua aldarazi du, eta erronka handia izan da B2B eta B2C erakunde askorentzat, harremanetarako gune eta modu berriak bilatu behar izaten baitituzte. 

CRM bat ezinbesteko irtenbidea da bezeroekiko harremanak modu arin eta profesionalean kudeatzeko. Jardunaldi honetan, CRM estrategia batean jardunbiderik onenak planteatzen ikasiko duzu, salmenta-zikloa definitzetik hasi eta zure bezero bakoitzaren esperientzia pertsonalizatzeraino, hainbat kanalen bidez.


Eta, horretaz gain, CRM estrategia bat arrakastaz abian jarri duten benetako enpresen esperientzia ezagutuko duzu.

 

Programa

  • CRM: negozio-estrategia edo irtenbide teknologikoa.
  • Kanal anitzi dagokion  esperientzia arrakastatsu bat diseinatzeko gakoak.
  • Nola laburtu salmenta-zikloa.
  • Marketina eta salmentak besterentzeko estrategiak.
  • Business Case: CRM bat ezartzeko jardunbide egokiak

 

Nori zuzenduta

Produktu edo zerbitzu propioa duten B2B & B2C erakundeetako negozio-, marketin- edo merkataritza-arduradunak.

 

Hizlaria

Maite Axpe. B2B eta B2C negozioetan Zoho CRM inplementatzen aditua eta ziurtatua den aholkularia da. 20 urtetik gorako esperientzia du nazioartean, industria, osasuna eta enpresa teknologikoak bezalako sektoreetan. Proiektuak azeleratzearen arloko aholkularia ere bada, hots, programan homologaturik dagoen aholkularia. ICEX Next eta EIC Business Coach Horizonte Europa 2021-2024 programarako.
 

Hurrengo edizioetara itzuli »»

Hurrengo edizioetara itzuli »»