Featured image

Ez duzu zure enpresan LinkedInek duen potentziala aprobetxatzen... eta badakizu

LinkedIn bikaintasun sare profesional gisa finkatu da, enpresetako merkataritza-kudeaketaren eraldaketa digitalean emaitzarik onenak lortuz.

Sare sozial hau ere erabil dezakezu zure erakundearen helburuak lortzeko.

Nazio eta nazioarteko mailan negozio-aukera edo bezero berriak aurkitzea posible da LinkedIn-ekin. Izena eman duzu?

"Tolosaldeko TIC Astea-ren" hamairugarren edizioaren baitan antolatutako ikastaroa, LEHIBERRIk -Tolosaldeko Lehiakortasun eta Berrikuntzarako Foroa- eta ENPRESA DIGITALAk antolatuta. Ekimen honen helburua da, TIK-IKT erreminten erabilpena sustatzea Tolosaldeko enpresa sarean; banakako enpresari, enpresa txiki eta ertainez osatua dagoen sarean.

 

Nori zuzendua

Hiritarrak, ikasleak, langileak, langabeak, profesionalak, direktiboak eta enpresariak.

 

Informazio gehiago jaso nahi baduzu edota izena emateko, web orri hau bera erabili, edota lehiberri@tolosaldea.eus / telefonoa 943 654 501.

Aurreko edizioak »»